Aste
Astea astelehenetik igandera doan zazpi egun jarraikietako denbora da. Zazpi egun jarraikiko edozein denbora tarteri, berriz, astea edo astebetea deritzo. Astearen zazpi egunen izenik ohikoenak, euskaraz, hauek dira:
Aste | |
---|---|
Azpiklasea | hil |
Neurtzen du | iraupena |
SI sistemarako konbertsioa | 604.800 s |
Unitate estandarretan | 7 d |
Ikurra | u |
Nazioarteko ISO 8601 arauak eta Europako herrialde gehienek astelehena asteko lehen eguntzat hartzen dute. Europatik kanpoko mendebaldeko herrialde askotan igandea asteko lehen eguntzat hartzen da eta Ekialde Hurbileko zati handi batean astea larunbatean hasten da[1].
Asteko egunen izenak, euskalkietan
Asteko egunen izen ezagunenez gainera, badira beste izen batzuk, euskalkietan (forma zabalduenaren berdina baldin bada, ez dugu ezer jarriko):
Izen zabalduena | Bizkaieraren aldaera gehienetan[2][3] |
Bizkaieraren mendebaldeko zenbait aldaeratan[2][3] |
Bizkaieraren ekialdeko aldaeretan[2][3] |
Gipuzkeraren mendebaldeko aldaeretan[2][3] |
Nafarreraz eta nafar-lapurteraz[2][3] |
Behe nafarreraz[2][3] | Zubereraz eta erronkarieraz[2][3] |
---|---|---|---|---|---|---|---|
astelehen | ilen | ||||||
astearte | martitzen | ||||||
asteazken | eguazten | ||||||
ostegun | eguen | ortzegun | |||||
ostiral | bariku | egubakoitz | ortzirale | ||||
larunbat | zapatu | ebiakoitz | neskenegun | ||||
igande | domeka | jai | |||||
Asteko egunen laburtzapenak
Izena | Laburtzapena[4] |
---|---|
astelehen | al. |
astearte | as. |
asteazken | az. |
ostegun | og. |
ostiral | or. |
larunbat | lr. |
igande | ig. |
Esaerak
Esaera ugari dago asteko egunak adierazgarri dituena, esaterako, hauek:
Erreferentziak
- (Ingelesez) Territory Information. .
- Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, 2011.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskaltzaindia, 2008.
- Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 41 or..
- Zavala, Antonio. (1985). Esaera zaarren bilduma berria. 1 Tolosa: Auspoa, 46 or..
- Intza, Damaso. (1927). Esaera-zarak. Bilbo: Editorial vasca, 274 or..
- Nafarroako Esaera Zaharrak. Baraibar, Etxarri (Larraun), Errazkin. Nafarroako Gobernua, 10 or..
Ikus, gainera
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: aste . |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.