Astaputz arrunt

Astaputz izarra edo Astaputz arrunta (Scleroderma citrinum, sinonimoa: Scleroderma aurantium) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendatzen kontsumitzea, digestio arazoak sor ditzake. Jatetxeetan iruzurrak egin dira, izan ere, peridioa edo estalkia kentzean, boilurren antza du.

Astaputz arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaScleroderma
Espeziea Scleroderma citrinum
Pers., 1801
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora purpura-beltzak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Karpoforoa: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hori-oliba kolorekoa edo okre-hori zikin kolorekoa. Kanpoko geruza lodia eta zurbila da, ezkata zabal eta zapalez estalita dago, ia globo-forma du, zapal samarra, garaia baino zabalagoa da.

Gleba: Hasieran zuri-arrosa kolorekoa, gero gris-arbel kolorekoa, azkenean beltz-grisaxka eta esporak heltzen direnean hauts bihurtzen da. Usain handia du eta zertxobait baratxuria gogorarazten du.

Hanka: Ia ez du hankarik, mizelio sare batek osatua.[2]

Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Citrinum epitetoa latinetik dator, bere kolore hori-limoi koloreagatik.

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako baliorik gabea, batzuetan apur bat toxikoa da, asko kontsumitzen bada. Boilur beltzeko kontserbak faltsutzeko balio izan du perretxiko honek.[3]

Nahasketa arriskua

Beste Scleroderma batzuekin, hala nola Scleroderma verrucosum (jangarria ez dena) eta Scleroderma cepa delakoarekin, honek kolore [4]arrexka du.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, oso ohikoa koniferoen eta hostozabalen basoetako lurzoruan. Leku hareatsu eta lehorretan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 16 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 706 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.