Astúlez
Astúlez[1] Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa. 2007an zazpi biztanle zituen.
Astúlez | |
---|---|
Euskal Herria | |
Astulezko gaztelua, muino batean kokatua | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | Estuliz / Astúlez |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′55″N 3°05′14″W |
Demografia |
Izena
Euskaltzaindiak adierazitako euskal izena Astúlez da; hala ere, izen ofiziala Estuliz du euskaraz, eta Astúlez gaztelaniaz.[1]
Geografia
Mendiz inguraturik dago herria, ekialdetik izan ezik, bertatik Astulezko erreka ateratzen da Tumecillo ibairantz. Mendiek 1000 metrotako altuera ere gainditzen dute baina gazteluaren hondarrak dituenak 786 metrotako garaiera du. Hariztiek, artadiek eta pagadiek estaltzen dituzte maldak[2].
Ondasun nabarmenak
- Astúlezko gaztelua: Erdi Aroan eraiki zen Gaubea harana bera eta Tumecillo eta Omecillo ibaien ertzetako gatz-ibilbideak babesteko helburuaz. Sarmiento familiarena zen XIV. mendean, gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen[3].
- Donemiliaga eliza: Arabako eliza zaharrenetako bat da, estilo erromanikoan eraikia. Oinplano errektangularra eta abside erdi-zirkularra ditu. Herriaren gaineko muino txiki batean kokaturik dago[4].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: «Gaubea (udalerria)», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Urrutia, Javi. «Castillo de Astúlez (786 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
- Astúlez, Castillo de. www.castillosdeespaña.es.
- Prieto, Carlos. (2014-01-04). «La Magia de las Piedras: Iglesia de San Millán (Astúlez-Álava).» La Magia de las Piedras (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.