Assia Djebar
Assia Djebar (arabieraz: آسيا جبار; Cherchell, Aljeria, 1936ko ekainaren 30a - Paris, 2015eko otsailaren 6a) frantsesezko idazlea, zinemagilea, antzerki-zuzendaria eta historialaria izan zen.
Assia Djebar | |||
---|---|---|---|
2005eko ekainaren 16a - 2015eko otsailaren 6a ← Georges Vedel (en) - Andreï Makine (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Fatima-Zohra Imalhayène | ||
Jaiotza | Cherchell, 1936ko ekainaren 30a | ||
Herrialdea | Frantzia Aljeria | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 19. barrutia, 2015eko otsailaren 6a (78 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Malek Alloula (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure Lycée Fénelon, Paris (en) École normale supérieure de jeunes filles (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, film-zuzendaria, katedraduna, itzultzailea, idazlea eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea Aljerko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) | ||
Izengoitia(k) | Assia Djebar | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Workers' Party (en) | ||
1962an bat egin zuen Aljeriako independentzia mugimenduarekin, baina, hiru urte geroago, Parisa erbesteratu behar izan zuen, Boumedienen estatu kolpearen ondorioz. Parisen karrera artistiko distiratsu bezain emankorra hasi zuen zineman, antzerkian eta literaturgintzan.
Bere literatura lanen artean Aljeriar kuartetoa tetralogia nabarmentzen da, lau eleberriok osatua: Maitasuna, Fantasia, Sultanaren itzala eta Handia da presondegia. Obra horren bidez indarkeriaren aurkako eta emakumeen aldeko borrokalari nekaezin gisa ezagutarazi zuen bere burua. Bere beste obra garrantzizko bat Medinatik urrun da (1993), emakume musulmanari buruzko ikuspegi zorrotza, hejiratik (622) gaur egun arte. 1998an Dolua basakeria batengatik eleberria argitaratu zuen, bere herrialdeko gatazka armatuetan hil diren pertsona guztiei egindako omenaldi gisa.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Assia Djebar |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.