Aspidella
Aspidella Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Deskribatu zen aurreneko Kanbriaurreko fosila izan zen.
Aspidella | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Generoa | Aspidella [[|]] |
Aurkikuntza
Alexander Murray geologo eskoziarrak Ternuako arroketan aurkitu zuen 1868 urtean[1][2] eta Elkanah Billings paleontologo kanadarrak deskribatu zuen 1872 urtean. Aspidella terranovica izena eman zion. Grekerazko aspis (Ασπις) hitzak "disko itxurako oskola" esan nahi du eta "Terranova" Ternuaren latinezko izena da[3]. Charles Doolittle Walcott-ek zalantzatan jarri zuen aurkikuntza, disko itxurako formazio inorganikoak zirela esan zuen[4]. Beste zientzilari batzuek gas burbuilen leherketaz sorturiko arrastoak izango zirela ere esan zuten.
Kanbriaurrean izaki konplexurik existitzen zenik ez zen uste, harik eta Reg Sprigg australiarrak Ediacara aztarnategiko fosilak aurkitu zituen arte[5]. Hurrengo urteetan planetako beste eremu batzutako garai bereko estratuetan Aspidella terranovica-ren fosil berriak aurkitu ziren.
Deskribapena
Disko itxurako fosil bat da, eraztun kontzentrikoak dituena eta izpi zentripetuak agertzen dituena. Diametroari dagokionez, txikienek milimetro bat baino ez dute, handienek 180 mm, baina aurkitu diren fosil gehienek 4-10 milimetroko diametroa dute. Zirkunferentziaren zentruan bolatxo bat dute.
Talde handiak osatzen dituztenez pentsatzekoa da r estrategak zirela eta sorturiko ondorengo gehienak hil eta eremu txiki batean pilatzen zirela, sakonera handietan[6]. Dentsitate handiak aurkitu izan dira, 3000 ale/m2-rainokoak[6].
Taxonomia
Hasiera batean Eszifozooen taldeko marmoka zela uste izan zen. Ondoren egindako ikerketek hainbat hipotesi proposatu dituzte.
- Organismo handiago baten errizoma zatiak[7]
- Mikroorganismoen koloniak[8]
- Anemonen arbasoak (anemonek horrelako aztarnak uzten dituzte)[9]
Gaur egun oraindik ez da taxonomikoki sailkatu.
Erreferentziak
- Murray, Alexander. (1868.). Report upon the geological survey of Newfoundland .... St. John's, (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- Geological survey of Newfoundland.. London, 1881. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- (Ingelesez) «The Canadian naturalist and quarterly journal of science. With the proceedings of the Natural History Society of Montreal. new ser. v.6.» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- (Ingelesez) Walcott, Charles D.. (1899-01-01). «Pre-Cambrian fossiliferous formations» GSA Bulletin 10 (1): 199–244. doi: . ISSN 0016-7606. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- Royal Society of South Australia; Australia, Royal Society of South. (1947). Transactions of the Royal Society of South Australia. Royal Society of South Australia, (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- (Ingelesez) Laflamme, Marc; Schiffbauer, James D.; Narbonne, Guy M.; Briggs, Derek E. G.. (2011). «Microbial biofilms and the preservation of the Ediacara biota» Lethaia 44 (2): 203–213. doi: . ISSN 1502-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- Narbonne, Guy M.. (2004-09-24). «THE EDIACARA BIOTA: Neoproterozoic Origin of Animals and Their Ecosystems» Annual Review of Earth and Planetary Sciences 33 (1): 421–442. doi: . ISSN 0084-6597. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- (Ingelesez) Grazhdankin, Dmitriy; Gerdes, Gisela. (2007). «Ediacaran microbial colonies» Lethaia 40 (3): 201–210. doi: . ISSN 1502-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
- Evidence for Cnidaria-like behavior in ca. 560 Ma Ediacaran Aspidella. Geology 41:, 895-898 or..