Aspergilosi

Aspergilosi izena Aspergillus onddoak sortzen duen gaixotasun multzoari dagokio. Aspergillus fumigatus da aspergilosi askoren eragilea, baina Aspergillus flavus eta Aspergillus nigerren garrantzia ere aspergilosiren sorreran ez da hutsaren hurrengoa.

Aspergilosi
Aspergilosi biriketan
Deskribapena
Motaopportunistic mycosis (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakMikonazol, itraconazole (en) Itzuli, natamycin (en) Itzuli, 5-fluorocytosine (en) Itzuli, caspofungin (en) Itzuli, B anfoterizina, voriconazole (en) Itzuli, micafungin (en) Itzuli, isavuconazole (en) Itzuli eta posaconazole (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB44
GNS-9-MK117.3
GNS-10B44
GNS-9117.3
DiseasesDB001326
MedlinePlus001326
eMedicinemed/174
MeSHD001228D001228
Disease Ontology IDDOID:13564
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Aspergillusen esporak inhalatzerakoan harrapatu ohi dira aspergilosiak. Onddoa nonahikoa denez (lur-zoruan, hautsean, belarretan, uretan, airean...egon daiteke) infekzio-iturriak ugariak dira. Behin arnastuta, esporak sinu paranasaletan eta albeoloetan pilatzen dira. Pertsona osasuntsuen immunitate-sistemak espora inbaditzaileak deuseztatzen ditu, baina immunogutxituengan infekzioa garatu daiteke, ondorio larriak dakartzan gaixotasuna agertuz. Horregatik aipatzen da Aspergillus onddo oportunista bat dela.

Aspergilosi guztiek arnas aparatua eta birikak kaltetzen dituzte.

Errepikatzen den gaitza da infekzio nosokomialen artean. Kasu askotan bere agerpena klinika edo ospitaleetan bat etorri da toki horietan burutu diren eraikuntza edo birmoldaketa-lanekin, lur-zoruan edo hautsean dauden esporak mugitu egiten direlako. Neutropenia dutenak edo transplante bat jaso dutenak dira ospitaleetako egoiliar sentikorrenak gaitza harrapatzeko, infekzio nosokomiala errazten duten alderdiak kontrolpean ez baldin badaude.


Aspergilosi motak


  • biriketako aspergilosi alergikoa: asmatikoak diren gaixoetan agertu ohi da. Aspergillus onddoaren aurrean sortzen den alergia mota bat da. Asma, errinitisa, sukarra, eta eztula dira sintoma nagusiak.
  • biriketako aspergilosi inbasiboa: pneumonia larria da, sukarra, eztula, disnea eta leukozitosia eragiten duena. Kasu askotan infekzioa, odolaren bidez, gorputz osora hedatzen da, hilkortasun tasa handia eraginez
  • aspergiloma: beste infekzio batek (tuberkulosiak, kasu) sortutako birika-barrunbeak Aspergillusek kolonizatzen dituenean

Tratamendua

B anfoterizina, itrakonazola eta borikonazola dira aspergilosiari aurre egiteko gehien erabiltzen diren botika antifungikoak. Aspergilosi alergikoa dutenei, aldiz, prednisona bezalako immunosupresoreak ematen zaizkie.

Hainbat kasutan (aspergiloma edo sinu paranasalen aspergilosia dagoenean, adibidez) kirurgia erabiltzen da lesioa kentzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.