Asoziazio (estatistika)

Estatistikan, asoziazioa bi aldagaien arteko erlazioa edo lotura adierazteko erabiltzen termino orokorra da. Zentzu hertsiagoan, aldagai nominalen arteko erlazioa adierazteko erabiltzen da (adibidez, sexuaren eta boto-preferentziaren arteko asoziazioa). Asoziazioaren intentsitatea (zenbateraino diren ezberdinak gizonak eta emakumeak boto-preferentziari buruz) eta zentzua (emakumeek eta gizonek zein boto-preferentzia berezi duten) zehazteko hainbat prozedura eta neurri eratu dira. Gehienak datu nominalak modu bateratuan erakusten dituen kontingentzia taulan oinarritzen dira. Halaber, kontingentzia taulak beste neurketa-maila batean jasota dauden datuak jasotzeko ere erabiltzen direnez, asoziaziorako prozedura eta neurriak aldagai ordinal eta kuantitatiboetarako ere zabaldu daitezke, baina horietarako beste alde batetik badaude anitz prozedura berezi eskura, neurketa-maila horietako propietateak kontuan hartzen dituztenak. Beraz, oro har, asoziazio neurriak aldagai nomimalak aztertzeko soilik erabiliko dira.

Asoziazioaren intentsitaterako neurriak

Asoziazioaren intentsitatea neurtzen duten koefizienteak sail bereizietan biltzen dira:

Khi-karratu estatistikoan oinarritutako neurriak

Errore-neurriak

Bestelako neurriak

  • Momio-arrazoia
  • Yuleren Q
  • Theilen ziurgabetasun-koefizientea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.