Asociación Deportiva Esteirana

Asociación Deportiva Esteirana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Murosko Esteiro parrokian kokaturiko arraun taldea da. Gaur egun Galizako B Ligan ari da.

Asociación Deportiva Esteirana
Sorrera1988
HerriaGalizia Esteiro, Muros,
A Coruña
LehendakariaGalizia Gustavo Portals Mayo
EntrenatzaileaGalizia Bruno Rodríguez Lestón
Patroia(k)Galizia Alberto Figueiras Calviño
Galizia Gustavo Portals Mayo
Kolorea(k)               urdina, zuria eta gorria
Trainerua     Esteirana
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
20231.a (Galiziako B Ligan)
Webguneawww.esteiranaremo.org
Muros-Esteirana
Sorrera2023
HerriaGalizia Muros, A Coruña
EntrenatzaileaGalizia Beni Fábregas
Patroia(k)Galizia Iago Leis
Kolorea(k)     zuria
Trainerua     Esteirana
Palmaresa0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
20231.a (Galiziako B Ligan)

Historia

1988an eratu zen Sociedade Cultural Recreativa e Deportiva Esteirana izenarekin. 1993an uretaratu zuen lehenengo aldiz trainerua eta ordutik urtero aritu izan da Galiziako estropadetan. 1997an arraunaren atalak bere kudeaketa propioa izan behar zuela erabaki zen. Galiziako Liga sortu zenetik bertan dabil eta emaitzarik onena 2007 eta 2008ko zortzigarren postuak ditu. 2008an orainarteko bandera bakarra irabazi zuen gainera, Naviako Bandera, Asturiasen, eta Teresa Herrera Bandera ospetsuan hirugarrena izan zen. 2012an A eta B ligak banatu zirenetik beheko mailan ari da Esteirana. Gaur egun darabilen Esteirana trainerua Illunbe Kirol Elkarteari erosi zion 2003an. Trintxerpekoek Kontxako Banderan erabilitakoa da.

2015eko denboraldian arraunlari nahikoa ez izanagatik ezin izan zuen trainerurik atera. 20 urtetan bigarren aldia izan zen lehorrean geratu zena. 2017an berriz atera du trainerua baina B Ligako azken postuan gelditu da. 2019an ordea bigarren egin zuen, Ligako bi estropada ere irabazi zituelarik. 2020an A mailan debut txukuna egin zuen 7. postua eskuratu baitzuen.

Bateletan ordea ondo aritu da eta Espainiako txapelketa batzuk lortu ditu gazte eta haur mailatan.

2022an trainerua atera gabe egon ondoren 2023an Murosekin elkarlanean osatu zuen trainerua[1] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen.

Palmaresa

Ligak

Banderak

Espainiako Batel txapelketak

  • Neskak, haur-kadete (2): 1996, 2000
  • Mutil kadeteak (1): 2001
  • Mutil gazteak (1): 2007

Azken denboraldiak

UrteaLiga
2003Galiziako Liga, 7.a
2004Galiziako Liga, 11.a
2005ez
2006Galiziako Liga, 10.a
2007Galiziako Liga, 8.a
2008Galiziako Liga, 8.a
2009Galiziako Liga, 11.a
2010Galiziako Liga, 13.a
2011Galiziako Liga, 14.a
2012Galiziako B maila, 6.a
2013Galiziako B maila, 6.a
2014Galiziako B maila, 8.a
2015-
2016
ez
2017Galiziako B maila, 7.a
2018Galiziako B maila, 8.a
2019Galiziako B maila, 2.a
2020Galiziako A maila, 7.a
2021Galiziako A maila, 10.a
2022ez
2023Galiziako B maila, 1.a (Murosekin)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.