Askotz

Askotz[1][lower-alpha 1] Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Askotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulbeiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAskoz
Posta kodea31449
Herritarraaskoztar
Geografia
Koordenatuak42°42′02″N 1°20′59″W
Garaiera554 metro
Distantzia47,4 km (Iruñetik)
Demografia

1300n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulbeitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak askoztarrak ziren.

Izena

Askotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Azcoz (1366)
  • Ascoz (1898)
  • Ascoz (1915)
  • Askoz (1996)

Geografia

Askotz Urraulbeiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Oraindik 1268an populatuta zegoen, data horretako Rediezmoaren liburuan agertzen den bezala. Handik gutxira alde egin behar izan zuen. Hainbat kanpainatan industua (1981-1982), oinplano angeluzuzeneko eliza txiki baten agerpena nabarmentzen da, horma lodiekin, non ur bedeinkatuzko pila mantentzen zen. Gainerako herrixkak, eraikuntza sinpleagokoak, plaza handi baten inguruan antolatuta daude, eta hortik kanpo, etxebizitza isolatu batzuk daude.

Oharrak

  1. /askót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. [hhttps://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=eu&kodea=9001aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus Askotz- Lekuak - EODA. ] (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  4. Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.