Askondo
Askondo Mañariko Urkioleta auzoan dagoen leizea da. Bertan Goi Paleolito garaiko margoak daude, Gravettiar edo Solutrear kulturakoak, orain dela 18.000-28.000 urtetakoak[1].
Askondo | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°7′50″N 2°40′5″W |
Ezaugarriak | |
Bisitagarria | ez |
Margoak | bai |
Aztarnak | bai |
Hamabi irudi baino gehiago ditu, pintura gorriz eginda edo grabatuta: zenbait zaldi, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak eta abar[2]. Leize-hartzen aztarnak ere topatu dituzte.
Koba barruan egindako indusketetan, orain 60.000 urte, neanderthalak leize barruan izan zirela ere ondorioztatu zuten, bertan aurkitu zituzten harriz egindako erremintei esker[3].
Erreferentziak
- «Santimamiñekoak baino lehenagokoak diren grabatuak aurkitu dituzte Mañarian» Gara 2011-05-04.
- «Santimamiñekoak baino lehenagokoak» Berria 2011-05-04.
- Astiz, Iñigo. (2013-05-10). «Duela 23.000 urtekoak dira Askondoko koban aurkitutako zaldi irudiak» Berria.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.