Askoa Etxebarrieta
Askoa Etxebarrieta Lasheras "La Pulga" (Gasteiz, Araba, 1976ko apirilaren 6a) flamenko dantzaria da.[1]
Askoa Etxebarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1976ko apirilaren 6a (47 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | flamenko-dantzaria |
Biografia
Lehen urratsak
Askoa txikitan ballet ikasten hasi zen. Lehenengo, akademiaren batean ibili zen eta gero dantza kontserbatorioan ikasi zuen. Ondoren, 15 urte zituela utzi egin zuen, adoleszentzian. Zortzi urte batere balet egin gabe egon zen. Dantza garaikidea ere egin zuen geroago, baina dantza mota honek ez zuen harrapatu. Azkenean, 1998an, flamenkoa ezagutu zuen Zaramazulon, 2009ko otsailaren 24an Guardia Zibilak itxi zuen lokalean. Gustatu egin zitzaion. Hango energiak harrapatu egin zuen. Ondoren, ikastaroren bat egin zuen Rosa Lahozekin Gasteizen bertan, eta, udan, 2001ean, Granadara joan zen ikastaro trinkoa egitera. Hantxe konturatu zen benetan flamenkoa ikasi nahi bazuen Andaluziara joan behar zuela. Orduan, Grananako ikastaroaren ostean, Sevillara joan zen, hango eskola ezagutzera eta ikastera. Launa urte egin zituen Granadan eta Sevillan. Bitartean, Euskal Herrira ere etortzen zen, dirua gastatzen zitzaionean. Geroago Madrilen ere egin izan ditu ikastaroak.[2]
Dantzari ibilbidea
Askoa pasioa ofizio bihurtu duen dantzaria da. Dantza eskola du Gasteizen eta ikuskizunak ere sortu ditu. Dantzatzeaz gain, oholtza atzeko lanez arduratzen da La Pulga: entseatu eta proiektuetako kideekin egon, ikuskizunak saldu udaletara eta aretoetara deituta, diru laguntzak bilatu, eskolak eman, administrazio lana egin. Haren esanetan, tablatura igotzean sentitzen du bere unea dela, La Pulgarena inork lapurtu ezin didana. Ez dakit zergatik agertzen zaidan jarrera hori, baina egia da apur bat transformatzen naizela.[3]
Ikuskizunak
- Berriketan. Flamenkoa eta txalaparta.[4][5] Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Perkusio,gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.
- Gorria. Flamenkoa eta bertsoa. Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da.[6][7]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2020-07-26). «La Pulga: Flamenco de origen alavés» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- «'Egunero borrokatzeko motibazioa eman dit flamenkoak'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- puntapioa. «Askoa Etxebarrieta: "Espazio okupatuak oso garrantzitsuak izan dira niretzat"» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- «Berriketan. Askoa Etxebarrieta "La Pulga".» Olaztiko Udala / Ayuntamiento de Olazagutia (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- «Espectáculo “Berriketan” con Askoa Etxebarrieta “La Pulga” el 7 de abril en Amurrio Antzokia | Hauxe da Amurrio» www.hauxeda.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- Miren Amuriza & Askoa Etxebarrieta "La Pulga” – “Gorria” – Musikaire. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- «Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta (La Pulga): "Biok ari gara iristen elkarrekin banaka iritsiko ez ginatekeen publiko batengana"» Halabedi 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
Kanpo estekak
- La Pulgaren orria
- Askoa Etxaberrietaren Facebook-a
- Gorria. Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta YouTube.
- Euskal Flamenkoa. Gasteiz
- Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak pasioa ofizio bihurtu du
- Askoa Etxebarrieta Segidila dantzan/