Askoa (argipena)
Askoa toponimoak toki hauek izendatzen ditu:
- Ataungo mendi bat, Lizarrusti inguruan, Basajaunen bizitokia.
- Elbeteko jauregi bat, Baztan bailaran.
- Apodakako (Zigoitia, Araba) toki bat. Eremu horretan Askoako baselizaren hondakinak XIX. mendearen erdialde arte iraun zuen (Azkueko Andre Maria). 1257an Aysecoa formarekin ageri da («Carta del obispo calagurritano D. Jerónimo Aznar»). Askoako Andre Mariaren tailua (XIII. - XIV. mendekoa) Apodakako parrokian dago gaur egun. Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan baselizaren hiru kapitel eta eraikinaren beste zatiak daude. Askoako koba eremu horretan bertan dago.
Bibliografia
- Pascual Madoz. Hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa. Araba. Vitoria-Gasteiz: Arabako Biltzar Nagusiak, 1989.
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.