Askari (soldadua)
Askariak (arabieraz, persieraz eta swahiliz, "soldadu" esan nahi du), XIX. eta XX. mendeetan Afrikan izan ziren europer kolonietako soldaduak ziren. Gaur egun, askari Afrikako zenbait lurraldetan lantzak erabiltzen dituzten soldaduei ere deitzen zaie, baita guardia egiten duten soldaduei edota poliziei ere[1].
- Artikulu hau gudariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askari».
Inperialismo Berrian Afrikan errekrutatuko soldaduek (askariek) italiar, portugaldar, belgikar, ingeles eta espainiar kolonietako armadetan lan egiten zuten. Honela, askariek beraien artean borrokatu behar izaten zuten armaden arteko borroketan. Paper garrantzitsua jokatu zuten zenbait konkista kolonialetan eta, ondoren, barne segurtasun indar bezala gelditu ziren.
Bi mundu gerretan askariak beraien kolonietatik kanpo ere irten ziren borroka egitera, Afrikako zenbait lekutara, Ekialde Hurbilera eta Asiara[1].
Erreferentziak
- Askari | International Encyclopedia of the First World War (WW1). (Noiz kontsultatua: 2018-01-29).