Askari

Askaria, arratsaldekoa edo merienda (Heg.) arratsaldean bazkari eta afariaren artean egiten den otordu arina da. Gehienetan otartekoa izaten da, baina badaude beste zenbait janari; adibidez, ingelesek tea hartzeko ohitura dute.

Artikulu hau otorduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askari (soldadua)».
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Askaria munduan

  • Inglaterran arratsaldeko bostetan hartzen da, tea time (tearen ordua) izenarekin.
  • Argentinan, askaria bostak aldera hartzen da. Normalean, matea, kafea, kakaoa esnearekin hartzen da, ogia, tostadak marmeladekin, esnezko ogia edo eztiaz lagundurik.
  • Txilen askariari once deitzen diote, eta arratsaldeko seiak eta zortziak artean hartzen da, baina batzuetan bederatzi edo hamarrak aldera hartzen dute batzuk (nahiz eta ohitura hau ia galdua egon) eta hori izaten da eurentzat eguneko azken janaria.
  • Espainian umeen artean oso janari arrunta da eta eskolatik irten eta gero hartzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.