Askar ibaia
Tolkienen legendarium ospetsuan, Askar ibaia Gelion ibaiak Ossirianden dituen ibaiadarretatik iparralderenekoena da.
Etimologia eta esanahia
Bere izenak "zazpikia", "grinatsua" esan nahi du.
Fikziozko geografia
Ered Luin edo Mendi Urdinak deritzen mendietan jaiotzen da, Dolmed mendiaren hegoaldeko adarretan eta bere ura mendebalderantz isurtzen du Gelion ibaiarekin elkartzeko Sarn Athradeko ibitik milia batzuk hegoalderaxeago. Men-I-Naugrim edo Nanoen Bidea ibaiarekiko paraleloan doa honen jaiotzatik ibiraino.
Historia
Sarn Athradeko guduaren ondoren, Berenek silmarila nauglamirrarekin batera sartu zuen ibaian, bertako uretan Nogrodeko nanoen odola garbitzeko; une horretatik aurrera ibaia Rathloriel (Urrezko ohantzea) deitua izan zen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.