Askar Akaiev
Askar Akaievitx Akaiev (kirgizeraz: Аскар Акаевич Акаев; Kyzyl-Bairak, Kirgiziako SES) 1944ko azaroaren 10a) kirgizistandar politikaria da. 1990etik 2005era Kirgizistango presidentea izan zen.[1]
Askar Akaiev | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
2000ko abenduaren 9a - 2005eko martxoaren 24a ← Askar Akaiev - Ishenbai Kadyrbekov (en) ![]() Hautetsia: 2000 Kyrgyz presidential election (en) ![]()
1995eko abenduaren 30a - 2000ko abenduaren 9a ← Askar Akaiev - Askar Akaiev → Hautetsia: 1995 Kyrgyz presidential election (en) ![]()
1990eko urriaren 27a - 1995eko abenduaren 30a ← baliorik ez - Askar Akaiev → Hautetsia: 1991 Kyrgyz presidential election (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kyzylbayrak (en) ![]() | ||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||
Bizilekua | Mosku | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Mairam Akaieva | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Saint Petersburg State University of Information Technologies, Mechanics and Optics (en) ![]() | ||||||
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea | ||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekonomialaria, matematikaria eta politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Enplegatzailea(k) | Moskuko Estatu Unibertsitatea Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia (1984 - | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente![]() ![]() ![]() | ||||||
![]() ![]() | |||||||
![]() |
Bizitza
Fisika-ikasketak egin eta 20 urte igaro zituen garai hartako Leningraden (gaur egungo San Petersburgo), Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean (SESB). 1981ean Alderdi Komunistan sartu eta 1984an SESBeko zientzia-akademiako kide bilakatu zen. 1989an Kirgizistango zientzia-akademiako lehendakari hautatu zuten.
1990ean, Sobiet Gorenak Kirgizistango presidente izendatu zuen. 1991n, abuztuko estatu-kolpearen eta Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Kirgizistanen burujabetasuna deklaratu zuen.[2] Presidente aukeratu zuten herritarrek 1991ko urrian eta aginte demokratikoa eratu zuen. Sobietar Batasuna desegitean burujabetu ziren hainbat herrialdetako buruzagi berriak komunista ohiak zirenean, Akaeiv, aldiz, Mikhail Gorbatxov berritzailearen aldekoa zen.[3]
Herrialdea merkatu-ekonomiarantz bideratutako estatu modernoa bilakatzen saiatu zen, eta bere diru propioa, som delakoa, lortu zuen erdialdeko Asiako lehen errepublika ere bihurtu zen. Ahalegindu zen, halaber, kirgizistandarren eta gutxiengo etniko batzuen arteko tirabirak baretzen, baina errusiar askok eta beste gutxiengo batzuek alde egin zuten Kirgizistandik 1990eko hamarkadaren hasieran.
Akaieven eta haren aldaketa ekonomikoen aurkakoek presidentearen botereak murriztea lortu bazuten ere, erreferendumen bidez bere presidentetza berrindartu zuen, eta 1995eko hauteskundeetan alde handiarekin nagusitu zen.[4] 1996an, Estatu Independenteen Erkidegoko (EIE) kide ziren lau herrialderen artean (Errusia, Kazakhstan, Bielorrusia eta Kirgizistan) loturak sendotzeko hitzarmena sinatu zuen herrialde horietako presidenteekin.
2000. urteko hauteskundeak iruzurraren bitartez irabazi izana egotzi zitzaion, eta 2002tik aitzina haren kontrako protestak ugarituz joan ziren. 2005eko legebiltzarrerako bozetan semea eta alaba hautagaiak izan ziren. Hauteskunde horien ondoren, Tulipen Iraultza piztu zen eta Akaievek Errusiara ihes egin zuen.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Askar Akaiev presidenteak dimisioa sinatu du Moskun. Berria, 2005eko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
- Uzbekistan eta Kirgizistanekin hamar dira errepublika independentistak. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko irailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
- Askar Akaiev, botereak okertua. Berria, 2005eko apirilak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
- Akaievek berriro hauta dezaten lortu du Lehendakaritzarako hauteskundeetan. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abenduak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).