Asisko Urmeneta
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, Nafarroa, 1965 -) nafar irudigilea eta komikilaria da. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua.[1] Umorea izan ohi dute ardatz bere lanek. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea, Ramon Urmeneta arkitektoa eta artistaren iloba eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Egun Hoztan (Nafarroa Beherea) bizi da.[2][3]
Asisko Urmeneta | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Miguel Javier Urmeneta |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, idazlea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Etxepare Euskal Institutua |
Ibilbidea
Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid fanzinean eman zuen 80ko hamarkadan. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu),[2] H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen eta Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian ere marrazten du. Bere kaxa hainbat komiki argitaratu ditu.
Besteak beste, Oskorri, Pottoka eta Negu Gorriak taldeen disken azalak marraztu ditu.[2]
Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Juanjo Elordirekin batera 2009an Munduaren bira 80 egunetan, doan eta 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen.
2017 eta 2018an hurrenez hurren bi komiki sortu zituen Asisko Urmenetak: Eusklabo Alaiak (Gure Berriak, 2017)[4] eta AztiHitza: Xahoren Biografikoa (Erroa argitaletxea, 2018).[5] Azken lan honi esker, Urmenetak 2019an Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.[6]
Lanak
Beste askoren artean:
- Hegoekialde Urruneko Legenda (Napartheid, 1988)
- Erraondo (TT komikiak, 1991).
- I'm Pellot, Biba festa! (Argia, 1996).
- Nora hoa, xirimola? (Desclée de Brouwer, 2002). Pernan Goñirekin batera.
- Sugea lilipean (Desclée de Brouwer, 2003).
- Gartxot (Argia, 2003). Jokin eta Marc Armspachekin batera egindakoa.
- Okatxu hegal egiten (Argia, 2010). Mattin Irigoien eta Adur Larrearekin batera egindakoa.
- Jakoba Errekondoren Altza porru (Argia, 2016) liburuan parte hartu du beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe eta Zaldieroarekin batera.
- Eusklabo Alaiak (Gure berriak, 2017).
- AztiHitza: Xahoren BioGrafikoa (Erroa argitaletxea. 2018).[7][8]
- 1620, Nafarroa Beheregaina (Nabarralde Fundazioa, 2019).
- Sugarren mende (Gure berriak, 2020)[9][10]
- Basolatik berri onik ez (Xabiroi, 2020). Gidoilari, Joseba Larratxe marrazkigile.[11]
- Amaiur! Libera state (Erroa, 2022).[12]
Erreferentziak
- «Asisko Urmeneta» Jakin (Noiz kontsultatua: 2018-01-05).
- «Asisko Urmeneta Otsoa» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
- (Gaztelaniaz) «Asisko Urmeneta» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- Bedi, Hala. (2018-11-26). «"Ez dugu botererik, Espainiak eta Frantziak kudeatzen dute gure irla"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- Urria, 2; Ilustrazioa, 2019; Sariak, Lehiaketak /; Orokorra. «Asisko Urmeneta irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazio alorrean.» euskalirudigileak.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- «Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmeneta dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako lehenengo hiru irabazleak» www.euskadi.eus 2019-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- «Asisko Urmenetak Agosti Xahori buruzko liburu BioGrafikoa aurkeztu du • ZUZEU» ZUZEU (+ audioa) 2018-11-22 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- «Aztihitza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- Geu Elkartea: Sugarren mende. (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- Sugarren mende – Asisko Urmeneta | Erroa. 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- Basolatik berri onik ez – Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe | Xabiroi. 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Amaiur! - Asisko Urmeneta Otsoa» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez)Asiskoz "Kebawe" blogean
- Asisko Urmeneta: "Gure bizitzan guk izan behar dugu protagonista" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-20)
- Asisko Urmeneta "Sinesten dut marrazkiaren errealismo magikoan" Artikulua Berria egunkarian (2017-12-05)