Asier eta biok
Asier eta biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen dira zuzendariak.
Asier eta biok | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Asier ETA biok |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Ekuador |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Amaia Merino Aitor Merino |
Gidoigilea(k) | Aitor Merino |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Aitor Merino |
Zuzendariaren hitzetan
« | Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen. Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean? |
» |