Asier Mendizabal
Asier Mendizabal (Ordizia, 1973ko urtarrilaren 29a) gipuzkoar artista bat da.
Asier Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1973ko urtarrilaren 29a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Parte-hartzailea
|
1996an Arte Ederretan lizentzia eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Londresko Byam Shaw School of Art eskolan egin zituen graduondoko ikasketak 1997an, Erasmus beka bati esker. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka ere eskuratu zuen 1998an, eta 1999an Gipuzkoako Artista Gazteen Lehiaketan lehenengo saria lortu zuen. 1998tik 2000ra Amsterdamen osatu zuen bere prestakuntza. Hango De Ateliersen eta Donostiako Egiako Kultur Etxean egin zituen, hain zuzen, lehenengo bakarkako erakusketak (2000). Egian egindako No time for love bideo-instalazioari esker hautatu zuten 2000. urtean Gure Artea erakusketarako.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.