Asier Larraza

Asier Larraza Gorrotxategi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1975eko apirilaren 13a) argazkilaria da.

Asier Larraza
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1975eko apirilaren 13a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta dantzaria

Bizitza

Donostiako Soslai Argazki Eskolan argazkilari-agiria (1994-1996) jaso ondoren, Britainia Handira jo zuen ikasketak jarraitzeko. Surrey Institute University of Art & Design ikastetxean argazkilaritzan lizentziaduna (1997-2000) da.

Argazkilari profesionaltzat hainbat lan egina da, publizitate-arloan. 1997an, Zumarragako Itarte erakustaretoan Vacas mirando a un tren talde-erakusketan partaide izan zen, eta 1999an, leku berean, beste talde-erakusketa bat egin zuen, bideo, argazki, arkitektura, pintura eta abar erakutsiz. 2000. urtean egin zuen lehenengo bakarkako argazki-erakusketa, Errenteriako Gaspar erakustokian. Dantza- eta bikoizketa-ikastaroak ere egin ditu, eta Adeshoras dantza-taldearen kide izana da.

Literatura ere landu du, eta 1986an Azkue Sariketan lehenengo saria lortu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.