Asier Arruti

Asier Arruti Mendizabal, pilota arloan Arruti deituraz ezaguna (Usurbil, Gipuzkoa, 1984ko uztailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Profesionaletako estreinako partida 2006ko uztailaren 30ean jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta hantxe jokatu zuen azken partida ere, 2013ko ekainaren 30ean; eskuetako lesioek behartu zuten artean gazte eta sasoiko zela erretiratzera. Ez zen jo handikoa, eta profesionaletan ez zuen titulu nabarmenik lortu, baina esanekoa eta zintzoa zen, eta enpresak jarritako partida guztiak jokatu ohi zituen.[1]

Arruti
Izen osoa:Asier Arruti Mendizabal
Jaiotza data:1984ko uztailaren 27a (39 urte)
Jaioterria:Usurbil (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua:atzelaria
Altuera: 1,90 m
Pisua: 85 kg
Debutatze data: 2006ko uztailaren 30a
Debutatze pilotalekua: Aritzbatalde (Zarautz)
Erretiratze data: 2013ko ekainaren 30a
Erretiratze pilotalekua: Aritzbatalde (Zarautz)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Josu ARANBERRI: «Asier Arruti deja la pelota profesional el 30 de junio», Diario Vasco, 2013-06-16.

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.