Asiako Errugbi Txapelketa
Asiako Errugbi Txapelketa (Asian Rugby Championship) Asiako errugbi selekzio onenen artean urtero jokatzen den txapelketa da. 1969an abiatu zen eta hainbat berregituraketa izan ditu historian zehar. 2017 artean final guztietan Japoniako errugbi selekzioa aritu zen eta 23 garaipen lortu zituen.
Asiako Errugbi Txapelketa Asia Rugby Championship | |
---|---|
Antolatzailea | Asia Rugby |
Sorrera | 1969 (ARC) 2008 (Bost Nazioak) 2015 (Hiru Nazioak) |
Eremua | Asia |
Taldeak | aldakorra |
Garaipen gehien | Japonia (25 Kopa) |
Txapelduna | Hong Kong (2023) |
Webgunea | www.asian5nations.com |
Japoniak txapelketan parten hartzeari uko egin zionetik Hong Kong izan da txapelduna.
Egitura
1969an abiatu zen Asiako Errugbi Txapelketa Taipei, Hong Kong, Japonia, Korea eta Tailandiaren artean Tokion jokatu zena eta Japonia izan zen garailea. 1982 arteko ekitaldi guztiak berak irabazi zituen ondoren. Urte hartan Hego Korea nagusitu zen eta ordutik aurrera bi talde hauek izan ziren txapeldun bakarrak.
1969 eta 1996 artean maila bakarra izan zen bi multzotan banaturikoa, baina errugbia Asian gora zihoala ikusita bigarren maila bat gehitu zioten 1998an.
2008an berregituraketa bat izan zen. Lehen mailan bost talde finkatu ziren ea urtero azkenak maila galdu eta bigarren mailakoak hartzen zuen haren tokia. Japoniak irabazi zituen ekitaldi guztiak baina Hong Kong ere indartsu aritu zen.
2015 urtean berregituraketa berri bat egin zen eta maila nagusian hiru talde gelditu ziren.
- Hiru Nazioak:
- Lehen maila:
- Kazakhstan
- Filipinak
- Singapur
- Sri Lanka
- Bigarren maila:
- Taiwan
- Arabiar Emirerri Batuak
- Malaysia
- Hirugarren maila:
- Ekialdean: Txina, Guam eta Indonesia.
- Mendebaldean: Iran, Libano eta Jordania.
- Hego-erdialdean: India, Pakistan eta Uzbekistan.
2018 denboraldian Japoniak uko egin zion parte hartzeari eta bere tokia Malaysiak hartu zuen.
- Hego Korea
- Hong Kong
- Malaysia
Palmaresa
Asiako Errugbi Txapelketa (1969-2007)
Urtea | Egoitza | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|---|
1969 | Tokio | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
1970 | Bankok | Japonia | Hego Korea | ez |
1972 | Hong Kong | Japonia | Hong Kong | Thailandia |
1974 | Kolonbo | Japonia | Sri Lanka | Hego Korea |
1976 | Tokio | Japonia | Hego Korea | ez |
1978 | Kuala Lumpur | Japonia | Hego Korea | Singapur |
1980 | Taipei | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
1982 | Singapur | Hego Korea | Japonia | Hong Kong |
1984 | Fukuoka | Japonia | Hego Korea | Taiwan |
1986 | Bankok | Hego Korea | Japonia | Thailandia |
1988 | Hong Kong | Hego Korea | Japonia | Hong Kong |
1990 | Kolonbo | Hego Korea | Japonia | Hong Kong |
1992 | Hong Kong | Japonia | Hong Kong | Hego Korea |
1994 | Kuala Lumpur | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
1996 | Taipei | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
1998 | Singapur | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
2000 | Aomori | Japonia | Hego Korea | Taiwan |
2002 | Bankok | Hego Korea | Japonia | Hong Kong |
2004 | Hong Kong | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
2006-07 | Hong Kong Kolonbo | Japonia | Hego Korea | Hong Kong |
Bost Nazioak (2008-2014)
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Laugarrena | Bosgarrena |
---|---|---|---|---|---|
2008 | Japonia | Hego Korea | Hong Kong | Kazakhstan | Arabiar Golkoa* |
2009 | Japonia | Kazakhstan | Hego Korea | Hong Kong | Singapur |
2010 | Japonia | Kazakhstan | Hong Kong | Arabiar Golkoa* | Hego Korea |
2011 | Japonia | Hong Kong | Arabiar Emirerri Batuak | Kazakhstan | Sri Lanka |
2012 | Japonia | Hego Korea | Hong Kong | Arabiar Emirerri Batuak | Kazakhstan |
2013 | Japonia | Hego Korea | Hong Kong | Filipinak | Arabiar Emirerri Batuak |
2014 | Japonia | Hong Kong | Hego Korea | Filipinak | Sri Lanka |
- Arabiar Golkoa errugbi selekzioa Persiar golkoaren inguruan daude herrialde arabiarrek osatzen dute.
Hiru Nazioak (2015- )
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2015 | Japonia | Hong Kong | Hego Korea |
2016 | Japonia | Hong Kong | Hego Korea |
2017 | Japonia | Hong Kong | Hego Korea |
2018 | Hong Kong | Hego Korea | Malaysia |
2019 | Hong Kong | Hego Korea | Malaysia |
2020- 2021 | ez zen jokatu¹ | ||
2022 | Hong Kong | Hego Korea | Malaysia |
2023 | Hong Kong | Hego Korea | Malaysia |
- ¹ 2020 eta 2021 ekitaldiak ez ziren jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.
Emaitzak
Taldea | Txapeldun | Bigarren | Hirugarren |
---|---|---|---|
Japonia | 25 | 5 | 0 |
Hego Korea | 5 | 19 | 7 |
Hong Kong | 4 | 7 | 15 |
Kazakhstan | 0 | 2 | 0 |
Sri Lanka | 0 | 1 | 0 |
Malaysia | 0 | 0 | 4 |
Thailandia | 0 | 0 | 2 |
Taiwan | 0 | 0 | 2 |
Singapur | 0 | 0 | 1 |
Arabiar Emirerri Batuak | 0 | 0 | 1 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala