Asia Ramazan Antar

Asia Ramazan Antar (Qamishli, 1997-Manbij, 2016ko abuztuaren 30a), Viyan Antar gerra-izenaz ezaguna, kurdu borrokalari eta feminista izan zen. Rajovako Iraultzan eta Estatu Islamikoaren aurkako borrokan benetako feminismoaren ikurra izan zen. Borrokalari gisa Emakumeen Babes Unitateen soldadua zen.[1]

Asia Ramazan Antar

Bizitza
JaiotzaQamishli (en) Itzuli, 1997ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Siria
HeriotzaManbij (en) Itzuli, 2016ko abuztuaren 30a (19 urte)
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta soldadua
Asia Ramazan kide batekin.

Biografia

Kurduen familia tradizional batean jaioa, oso gaztetan bere familiak lotutako ezkontza baten bidez ezkondu zen. Hala ere, ezkondu eta 3 hilabetera dibortziatzea lortu zuen, kurduen gizarte-iraultzaren ondoren eskualde kurduan lege berrien bermeari esker. Lege horiek ezkontza konponduak eta poligamia debekatzen zituzten. Asiak bigarren hezkuntza jaso zuen. 2014an, dibortziatu ondoren, Emakumeen Babes Unitateetako kideekin bat egin zuen, eskualdeko zapalkuntza patriarkalaren eskutik emakumearen emantzipazioaren alde borrokatzeko gogo eta idealarekin.

Mendebaldeko hedabideek bere adinari buruz emandako informazioak lausoak dira, baina Abdullah Shirin komandante eta YPJen bozeramaileak baieztatu zuen Asia 1997an jaio zela eta 19 urte zituen jihaidisten eraso suizida batean hil zutenean.[2]

Polemika

2015eko amaieran argazkilari batek, Alberto Hugo Rojas Luque, argazkiak eta bideo bat egin zion. Asia The Timesen azalan agertu zen; orduan, «Kurdistango Angelina Jolie» gisa aurkeztu zuten, artista horrekin zuen antzekotasuna zela eta. Definizioa asko zabaldu zen baina borrokakideek oso gaizki hartu zuten zeren eta garrantzia kentzeko modu bat bezala ikusten baitzuten, banalizazio era bat gisa.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.