Ashmolean Museoa
Ashmolean Museoa (ingelesez: Ashmolean Museum of Art and Archaeology), Ingalaterrako Oxford hiriko Beamount kalean kokatua dago. Ezagutzen den lehenengo unibertsitate museoa da. Bere lehen eraikina 1678 eta 1683 bitartean eraikia izan zen Flias Ashmoleren 1677an Oxfordeko unibertsitateari dohaintzan emandako bilduma bat zuen bitxikerien gabinete izan zezan.
Ashmolean Museoa | |
---|---|
Ashmolean Museum | |
Ondasun Ingelesa | |
Oxfordeko Unibertsitatea The Taylor Institute, The Ashmolean Museum, and 41 Beaumont Street Gardens, Libraries and Museums of the University of Oxford | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Oxfordshire |
Non-metropolitan district | Oxford |
Koordenatuak | 51°45′20″N 1°15′38″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1683 |
Inaugurazioa | 1685 |
Zuzendaria | Alexander Sturgis (en) Christopher Brown (en) |
Izenaren jatorria | Elias Ashmole (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Charles Robert Cockerell (en) Rick Mather (en) |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1047111 |
Objetu kopurua | 1.000.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Beaumont Street, Oxford OX1 2PH |
Telefonoa | tel:+44-1865-278000 |
Webgune ofiziala | |
Bildumaren historia
Bildumak Elias Ashmolek jasotako objektuak zituen, baina baita John Tradescant eta izen bereko bere semeak bezalako bidaiari eta bildumagileek eskuratutakoak ere. Bildumak antzinako txanponez, liburuak, grabatuak, espezimen geologiko eta zoologikoak( horietako bat Eurapan ikusiriko azken Dodoaren gorputz disekatua zen, baina hau oso hondatu zegoen, burua eta atzapar bat izan ezik).
Museoa 1683ko ekainak 6ean ireki zen Robert Plot naturalista zelarik lehen zuzendaria. Ondoren, espezimen desberdinak museo berrietara lekualdatuak izan dira eta Broad kaleko Ashmolean zaharra Oxford English dictionary idazteko bulego moduan erabili zen. 1935etik, eraikina zientzia museo bezala ezarri da, erakusketa, Oxford Unibertsitateko instrumentuekin, Lewins Evansenak (1853-1930), horien astrolabioen munduko erakusketarik handiena.
Gaur egungo eraikina 1885ekoa da. Charles Cockerellek estilo klasiko batean diseinatua Beamount kalean. Eraikinaren hegal batean Taylor instituzioa dago, unibertsitateko hizkuntza modernoen fakultatea. Museo nagusia Elias Ashmol eta John Tradescanten (aita eta semearena) bilduma originalak gordetzen ditu, baita arkeologia eta arte erakusketa bilduma handiak ere Rafaelaurreko margo bildumarik onenetarikoa, zeramika maiolika eta zilar ingelesa ditu. Arkeologia sailak Arthur Evansen legatua du eta zeramika greko eta minoiko bikaina ere. Antzinako Egipto eta Sudaneko bilduma zabal bat ere badu. Museoan ere Griffith Institutua dago, egiptologiaren ikasketarako.
Bilduma
Bildumako edukian aipagarriena ondokoa da:
- Antzinako Egiptoko estatua eta objektuak, dinastia aurretiko garaikoak.
- Arthur vansen minoika bilduma, Kretatik kanpo dagoen handiena.
- Parosko Kronika, Parian Marble, greziar taula kronikarik zaharrena.
- Paolo Uccello, Piero di Cosimo, Tiziano, Rembrandt, Willem Drost, John Constable, Pierre-Auguste Renoir, Édouard Manet eta Pablo Picassoren margoak.
- Miguel Ángel, Rafael Sanzio eta Leonardo da Vinciren marrazkiak.
- Turnerren margo eta akuarelak.
- Mesías Stradivarius-a, Antonio Stradivarik eginiko biolina bat.