Ashley Caldwell

Ashley Caldwell (1993ko irailaren 14a) 2008tik lehiatu den akrobaziazko eskiatzaile estatubatuarra da. Caldwell 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako AEBetako selekzioko partaide izendatu zuten 2010eko urtarrilean, bi denboraldiz bakarrik kirol horretan lehiatu ostean. Ekitaldiko gazteena, aireko jauzietarako finalera iritsi zen. Caldwellek bere lehen Munduko Kopako aireko jauzien proba irabazi zuen Ameriketako Estatu Batuetan Lake Placiden, New Yorken, 2011ko urtarrilean. Era honetan, akrobaziazko eskian urrezko domina bat lortu duen emakume gazteena bihurtu zen.

Ashley Caldwell
Bizitza
JaiotzaMontgomery Village (Maryland), 1993ko irailaren 14a (30 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Pisua66 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Olympic.org: ashley-caldwell Edit the value on Wikidata

Ondoren, Caldwellek lotailu gurutzatuak apurtu zituen, eta ezin izan zuen 2012 eta 2013ko denboraldietan lehiatu.. Itzultzean zilarrezko domina lortu zuen Txinan egin zuen munduko kopako lehen ekitaldian, eta 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetara joateko plaza lortu zuen. 10. postuan sailkatu zen finaleko lehen jauzian lurreratze txar baten ostean. Pekinen lehiatu zen berriro 2014ko abenduan urrea irabaziz, zilarra irabazi zuen Kiley McKinnon 19 urteko taldekidearekin batera. [1] 2017ko Munduko Txapelketan, Sierra Nevadan jokatuak, urrezko domina irabazi zuenJonathon Lillis taldekidearekin batera.

2022ko Neguko Olinpiar jokoetan, AEBko taldeko kide gisa, aireko jauzi mistoetan urrezko domina irabazi zuen, 338,34ko puntuazio konbinatuarekin.[2]

Bizitza pertsonala

Ashley anai-arrebetan helduena da. Virginiako iparraldean hazi zen, eta gimnasian eta beste kirol batzuetan lehiatu zen haurra zelarik. Apex Gymnasticsen (Leesburg, Virginia) ikasi zuen. Hasieran Ashburnen bizi zen, Virginian, eta Loudoun konderrira bizitzera joan zenean, Media Blue Ridge eskolara joan zen. Bere familia orain Houstonen bizi da, Texasen. Bera Park Cityn, Utahn, bizi da 2013tik geroztik.[3][4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.