Ashikaga Yoshimasa

Ashikaga Yoshimasa (japonieraz: 足利 義政, 1435eko urtarrilaren 20a-1490eko urtarrilaren 27a) Ashikaga shogunerriko zortzigarren shoguna izan zen, eta 1449 eta 1473 bitartean gobernatu zuen Japonian. Shogunerri honetako seigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshinoriren semea izan zen.

Ashikaga Yoshimasa

Jugō (en) Itzuli

1464 -
Sadaijin (en) Itzuli

1460 -
Naidaijin (en) Itzuli

1458 -
Konoe Daisho (en) Itzuli

1455 -
Shogun

1449 -
Sangi (en) Itzuli

1449 -
Chamberlain of Japan (en) Itzuli

1447 -
Bizitza
JaiotzaKyoto, 1435eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Japonia
BizilekuaMuromachi Palace (en) Itzuli
Ogawa-dono (en) Itzuli
Ginkaku-ji
HeriotzaKyoto, 1490eko urtarrilaren 27a (55 urte)
Hobiratze lekuaShōkoku-ji (en) Itzuli
Familia
AitaAshikaga Yoshinori
AmaHino Shigeko
Ezkontidea(k)Hino Tomiko (en) Itzuli
daughter of Imagawa Norimasa (en) Itzuli
Q11438596 Itzuli
Daughter of Tokudaiji Kōyu (Concubine of Yoshihisa Ashikaga) (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaQ28692536 Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta Shoguna
MugimenduaHigashiyama Culture (en) Itzuli
GraduaShogun

Shogun, shogunerri honetako zazpigarren shoguna izan zen bere anaia nagusia Ashikaga Yoshikatsu hil eta sei urtera bihurtu zen. Yoshikatsu hil zenean, Yoshimasa oraindik oso gaztea zenez, nagusiagoa izan arte itxoin zen.

Yoshimasaren agintaldian, herrialdean, Higashiyama kultura garatu zen, tearen japoniar zeremonia, ikebana, drama japoniarra eta margolaritza txinatar tintarekin praktikatuz; kultura honengan, zen budismoak eta japoniar estetikaren agerpenak, wabi-sabia eta Gorte Inperialaren eta samuraien kulturen harmonizazioa kasu, eragin handia izan zuen.

1464an Yoshimasak oraindik ez zuen oinordekorik, eta, beraz, bere anaia txikia zen Ashikaga Yoshimi izendatu zuen bere oinordeko bezala. Baina, hurrengo urtean, Yoshimasak seme bat izan zuen, eta bere anaia Yoshimasa eta bere semearen artean oinordekotza lehia bat egon zen. 1467rako, gatazka, Ōnineko gerran bihurtu zen, hamaika urte iraun zuena eta Japoniako historiako Sengoku aroa abiarazi zuena, aro honek, mende bete iraungo zuelarik. Etsaitasun honen artean, Yoshimasak bere kargua utzi zuen 1473an, bere seme Ashikaga Yoshihisaren mesedetan, hurrengo shogun bihurtu zena.

1489an eraiki zen Ginkaku-ji tenplua Kioton, Yoshimasarentzako erretiro leku bezala. Hurrengo urtean hil zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshikatsu
Ashikaga shogunerriko shoguna
1449-1473
Ondorengoa
Ashikaga Yoshihisa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshimasa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.