Ashikaga Yoshikazu

Ashikaga Yoshikazu (japonieraz: 足利 義量, 1407ko abuztuaren 27a-1425eko martxoaren 17a) Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna izan zen eta 1423 eta 1425 bitartean gobernatu zuen Japonian. Laugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimochiren semea izan zen.

Ashikaga Yoshikazu

Bizitza
JaiotzaKyoto, 1407ko abuztuaren 27a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKyoto, 1425eko martxoaren 17a (17 urte)
Heriotza modua: Baztanga
Familia
AitaAshikaga Yoshimochi
AmaHino Eishi
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Bere aitak bere alde utzi zuen kargua 1423an, Yoshikazuk hamasei urte zituenean, baina bi urte besterik ez zituen eman karguan, hil aurretik. Oinordekorik utzi gabe hil zenez, lau urte itxaron behar izan zen bere osaba Ashikaga Yoshinori seigarren shogun bezala aukeratua izateko.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshimochi
Ashikaga shogunerriko shoguna
1423-1425
Ondorengoa
Ashikaga Yoshinori
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.