Asertibotasun

Giza harremanetan, asertibotasuna pertsona batek besteak erasotu gabe edota besteekiko menpekotasuna erakutsi gabe jokatzen duen gaitasuna da.

Asertibotasunari buruzko ikastaro bateko apuntea.

Diskurtso asertibo eraginkorra bere kulturako koordenadetan ondo integratua behar du. Gure mendebaldeko kulturan, saihestu behar dira diskurtso oldarkorregiak. Saihestu behar, halaber, utzikeria edo koldarkeriatzat har daitezkeen jokabideak. Bestalde, saihestu behar jarrera manipulatzaileak eta jarrera didaktikoegiak (lezioak ematen ibiltze hori).

Hezkuntzan garatu beharreko helburua da, haurra gizartean modu egokian bizitzeko gai diren pertsona heldu bilakatzeko.

Garrantzizko faktoretzat jotzen da giza baliabideen kudeaketan ere, kudeatzaileak eta enpresako beste eragileek erakundeko helburuei batera ekin eta horiek arrakastaz lortzeko.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.