Asafa Powell

Asafa Powell (Spanish Town (Jamaika), 1982ko azaroaren 23a - ) jamaikar atleta da, 1,90 m-ko altuerakoa eta 88 kg pisatzen dituena; abiadura frogetan espezializatua dago eta marka edo errekor mundiala lortu zuen 100 metroko lasterketan Rieti hirian, Italian, 9,74 s-tako markarekin, aurreko errekorra 3 segundo-ehunenengatik gainditu zuelarik.

Asafa Powell

(2016)
Bizitza
JaiotzaSpanish Town, 1982ko azaroaren 23a (41 urte)
Herrialdea Jamaika
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua87 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

asafapowell.net
IMDB: nm2766635 Facebook: AsafaPowell Twitter: officialasafa Instagram: asafasub10king IAAF: 14202176 Olympic.org: asafa-powell Edit the value on Wikidata

Biografia

Asafa Powell Spanish Townen jaio zen, Jamaikan, 1982ko azaroaren 23an. Gurasoak artzain protestanteak ziren eta sei senideen arteko gazteena izan zen. Tiroketa batean galdu zuen anaia bat eta gaixotasunaren ondorioz beste bat[1].

Ewarton Primary School eta Charlemont High Schoolen ikasi zuen eta mekaniko izateko ideian izan zen. Powell futbolean zebilen eta Orange Field County Clubeko aurrelaria zen. Kingstonen, futbola, musika (gitarra eta perkusioa) eta erlijioa ziren bere denborapasak. Astean behin baino gehiagotan, Elizako bandarekin jo ohi zuen, han egiten ziren zeremonietan.

Anaia zaharrena, Donovan, finalista izan zen 60 m-tan 1999ko Atletismoko Munduko Txapelketan eta familia osoak egin zituen marka onak. Hasieratik izan zen ezberdin, bere herrian geratu baitzen, Jamaikan, AEBtako unibertsitate batera joan ordez. 2001az geroztik, Stephen Francis izan zen bere entrenadore[2].

Medikuntza ikasi zuen eta Kingstongo Teknologia Unibertsitatean entrenatu zuen[2].

Ibilbidea eta lorpenak

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenasen, 100 metroko lasterketako finalaren irabazle gogokoenetarikoa izan zen hasiera batean, baina bosgarren postua besterik ez zuen lortu, dominetatik at geratu zelarik.

2005eko ekainaren 14an mundu marka hautsi zuen 100 metroko lasterketan, Tim Montgomeryren denbora zentesima batean jaitsi eta 9,77 segundoetan utziz. Haizea 1,6 m/s-ko abiaduran alde zuela korrika eginda, marka onartu zioten. 2006ko ekainaren 11an eta 2006ko abuztuaren 18an, Powellek berriz ere denbora berean (9,77 segundotan) korritu zuen.

2006an, Urteko atleta izendatu zuen IAAF elkarteak (Atletismoko Nazioarteko Federazio Elkartea).

2007ko irailaren 9an, berriz ere hautsi zuen 100 metroko lasterketaren munduko errekorra, denbora 9,74 s-tara jaitsiz[3]. Hau Rieti hirian (Italian) ospaturiko atletismoko semifinaletan zehar gertatu zen eta, urte hartan bertan, brontzezko domina ere lortu zuen Osakako Mundialean. 2008ko maiatzaren 31n, ordea, errekorra galdu zuen, beste jamaikar baten esku utzi, Usain Boltek 9,72 s-ko denbora lortu baitzuen 100 metroko frogan.

Beste brontze bat lortu zuen 2009ko Berlingo Mundialeko 100 metroko lasterketan, 9,84 segundotan.

2013ko uztailean, lasterketa baten ondoren, oxilofrina estimulanteak positibo eman zion eta, doping egin zuela-eta, salatu zuten Powell[4]; 18 hilabetez geldi egon behar izan zuen, 2014ko abendura arte, baina Kirol Arbitrajearen Auzitegira apelazioa aurkeztu ondoren, zigorra 6 hilabetera murriztu zioten.

Gerora, 2016ko Portlandgo Atletismoko Pista Estaliko Munduko Lehiaketan, zilarrezko domina lortu zuen 60 metroko frogan.

Emaitzak

100 m

Asafa Powell 2010ean
UrteaDenboraHaizeaHiriaData
200110,12+1,4Rovereto2002ko abuztuaren 26a
200210,02+0,8Bruselas2003ko irailaren 5a
20049,87+0,2Bruselas2004ko irailaren 3a
20059,77+1,6Atenas2005eko ekainaren 14a
20069,77+1,5Gateshead2006ko ekainaren 11
20069,77+1,0Zürich2006ko abuztuaren 18a
20079,78-0,0Rieti2007ko irailaren 9a
20079,74+1,7Rieti2007 irailaren 9a
20089,72+0,2Lausana2008 irailaren 2a
20099,82+1,4Szczecin2009 irailaren 15a
20109,82+0,6Erroma2010 ekainaren 10a
20119,78+1,0Lausana2011 ekainaren 30a
20129,85+0,6Oslo2012 ekainaren 7a
201310,02+1,0Kingston2013 ekainaren 20a
20149,87+1,6Austin2014 abuztuaren 23a
20159,81+1,3Paris2015 uztailaren 4a

200 m

200220,48+0,4Rieti2002ko irailaren 9a
200420,06+0,7Monako2004ko irailaren 19a
200619,90+1,4Kingston2006ko ekainaren 25a
200720,00-0,3Shanghai2007ko irailaren 28a
201019,970,0Kingston2010eko ekainaren 27a
201120,55+0,5Kingston2011ko apirilaren 16a

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asafa Powell Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.