Arzak (jatetxea)
Arzak Donostiako Altza auzoan dagoen jatetxea da, 3 Michelin izar dituena.[1] Bertoko sukaldariburua Juan Mari Arzak da.
Arzak | |
---|---|
Arzak jatetxearen aurrealdea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°57′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1897 |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Mirakruzeko gainan dago, Jose Elosegi Alkatearen hiribideko 273. zenbakian.
1897an egungo jabearen aitona-amonek, Jose Maria Arzak Etxabe eta Escolastica Lete, eraikinean taberna bat eraiki zuten.[2] Hurrengo belaunaldia (Juan Ramon Arzak eta Francisca Arratibel) negozioaz arduratu zenean, jatetxe bilakatu eta egun Juan Mari Arzakek eta bere alaba den Elenak zuzentzen dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.