Aruba
Aruba[1] Antilla Txikietako uharte bat da. Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986 arte, Antilla Herbeheretarren parte izan zen. Gaur egun, Herbehereetako Erresumako herrialdea da.
Aruba | |||
---|---|---|---|
Ereserkia: Aruba Dushi Tera (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Oranjestad 12°31′7″N 70°2′9″W | ||
Hiririk handiena | Oranjestad | ||
Azalera | 193 | ||
Punturik altuena | Mount Jamanota (en) | ||
Kontinentea | Hego Amerika | ||
Mugakideak | Falcón | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Monarkia konstituzionala | ||
Erregea | Gilen Alexandro | ||
Prime Minister of Aruba (en) | Evelyn Wever-Croes (en) | ||
Legebiltzarra | Estates of Aruba (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 106.739 (2022) (195.) −718 (2021) | ||
Dentsitatea | 596,59 bizt/km² (18.) | ||
Talde etnikoak | ikusi
| ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Emankortasun-tasa | 1,657 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 1.014 (2009) | ||
Alfabetizazioa | % 98 (2018) | ||
Bizi-itxaropena | 75,867 (2016) | ||
Ekonomia | |||
BPG per capita | 25.655 $ (2017) 404 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 4.157.176.318 nazioarteko dolar (2017) 131.111.818 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 39.492,859 nazioarteko dolar (2017) 1.084,276 (2016) | ||
Erreserbak | 907.111.452 $ (2017) −15.439.438 (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1986 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +297 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | AW | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ABW | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 127 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) , NEMA 5-15 (en) eta Schuko (en) | ||
Internet domeinua | .aw | ||
aruba.com |
Hiriburua Oranjestad hiria da.
Geografia
Uharte laua da eta ibairik gabea. Mendi altuena, Jamanota mendia (188m) da. Uharteko mendebaldean eta hegoaldean, are zuriko hondartzak ditu.
Venezuelarekin du muga bakarra.
Fauna
Amerikako kontinentetik kilometro batzuetara dagoenez bertako fauna sortu da. Arubako sugea horren eredu garbia da. Hontza subespezie bat ere aipatu daiteke.
Flora
Aloe Vera da uharteko landarerik garrantzitsuena. Ekonomiaren zati bat da eta uhartearen ikurriñan ageri da.
Historia
1499. urtean europarrek uhartera ailegatu ziren. XVI. mendean espainiarren menpe egon ostean, Herbehereen eskuetara pasa zen, 1636. urtean.
1678. urteko dokumentu batean, hango jendeak gaztelania hitz egiten zuela agertzen da.
1805-1816 urteen artean, uhartea Britainiarren menpe egon zen.
1927, urtean, Shell conpainiak uhartean petroleo instalazioak jarri zituen eta Bigarren Mundu Gerran, alemaniako submarinoek hango bi portu suntzitzen saiatu ziren.
1986eko urtarrilaren 1etik aurrera, Herbehereetako lurralde autonomoa da.
Gobernua eta politika
Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbehereetako lurralde ez metropolitar bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta estradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan, Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak bere legeak, konstituzioa, gobernua eta dirua dauzka.
Estatu burua Herbehereetako erregea da, gobernatzaile batek ordeztua eta sei urterako hautatua. Gobernua, ordea, lau urtean behin hautatzen da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da: bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen du.
Ekonomia
Arubako jarduera ekonomiko nagusia turismoa da, BPGaren erdia osatzen baitu. Dirua Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).
Turismoa da arubar ekonomiako lehen euskarria, bertan baitago lan enplegu gehienen iturria. Banku jarduerek eta petrolio birfinketak ere garrantzi handia daukate.
Hizkuntza
Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra nederlandera da, hezkuntzan erabilia; hala ere, arubatarrak oro har elebidunak edota eleaniztunak dira, ingelesa eta gaztelania baitarabiltzate. Haiekin batera, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabilia: papiamentoa, gaztelania eta portugesetik sortutako hizkuntza kreolera. Azken urteotan, Arubako gobernuak gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio papiamentoari.
Osasuna
Uhartean hospitale bakarra dago; Horacio E. Oduber Hospitalea. 2001. urtetik aurrera osasun asegurua dauka biztanleria osoarentzat.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .