Arturs Krišjānis Kariņš
Arturs Krišjānis Kariņš (Wilmington, Delaware, 1964ko abenduaren 13a) estatubatuar letoniar politikaria da. Letoniako lehen ministroa izan zen 2019ko 2023ra.
Bere gurasoek Estatu Batuetara ihes egin zuten Letoniaren okupazio sobietarretik. Pennsylvaniako Unibertsitatean hizkuntzalaritza ikasi zuen. 1997an Letonian kokatu zen eta 2002an Aro Berriaren Alderdia sortzen lagundu zuen. Diputatua, Ekonomia ministroa eta Europako Parlamentuko diputatua izan zen.
2019ko urtarrilean, bost alderdik osatutako koalizio-gobernu bateko lehen ministro izendatu zuten. Bere agintaldian COVID-19 epidemiaz eta 2021eko Bielorrusia eta Europar Batasunaren arteko mugako krisiaz arduratu behar izan zuen. 2023ko irailean Evika Siliņak ordezkatu zuen karguan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.