Artieda (Aragoi)
Artieda edo Artieda de Aragón Zaragozako probintziako udalerria da, Aragoin, Espainia. 2008an 102 biztanle zituen 14 kilometro koadroko azaleran. Jacetania eskualdean dago.
Artieda | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Aragoi | ||||||||||
Probintzia | Zaragozako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Javier Jiménez Puente | ||||||||||
Izen ofiziala | Artieda | ||||||||||
Posta kodea | 50683 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 50035 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°35′12″N 0°59′01″W | ||||||||||
Azalera | 13.573514 km² | ||||||||||
Altuera | 652 m | ||||||||||
Mugakideak | Mianos, Pintano eta Zigoze | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 80 (2023) −2 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5,89 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | Z | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | gaztelania | ||||||||||
artieda.es |
Etimologia
Koldo Mitxelenak azaltzen du, Nafarroako Artieda herriaz ari delarik, Artieda toponimoa, aurreko Arteeta baten aldaera litzatekeela eta Arteeta, Arteak dauden lekua bide da (Art(h)e + -eta atzizki multzokaria). Mikel Belaskok Mitxelenaren azterketa bera aplikatzen dio Argoiko Artiedari, Nafarroan bertan dauden bi Artetari eta Burgosen, Mena Haranean dagoen Artietari.
Beste teoria batek dio, Artieda, "arto"-ak (gaztelaniaz elorri beltza eta bestelako landare batzuentzat erabiltzen den izena) dauden lekua. Aragonen bertan, beste toponimo batzuk landare horren izenarekin lotuta leudeke: Artos, Artosa, Artal...[1]
Ondarea
Casa de los Diezmos (hamarrenen etxea), Antso I.a Gartzeitz Iruñeako erregeak eta Toda Azearitz erreginak dohaintza(n) eman zuten 918ko martxoaren 128an.
Sant Martín parrokia-eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa da, eta XVI et XVII. mendeetan berritua.
El Forau de la Tuta aztarnategia
Aspaldidanik jakina zen herrian erromatar aztarnak zeudela hainbat puntutan, hala nola San Pedro ermitan, El Forau de la Tutan, Campo de la Virgenen eta Campo del Royon. Horiek ondo ikertzean, ordea, ikerlariak konturatu ziren bizigune bakarra osatzen zutela, eta 2022an ikerketaren emaitzak argitaratzean, hiri monumental baten berri eman zuten, erromatar garaian eta Goi Erdi Aroan iraun zuena. Aztarnategi osoari, El Forau de la Tuta izena eman diote arkeologoek.
Besteren artean, izen eusko-akitanierazko izenak dituzten inskripzioak aurkitu dira.
Senidetutako herriak
- Municipio Autonomo Zapatista Emiliano Zapata
2022an, arkeologoek jakitera eman zuten nekropolia topatu zutela eta bertan eusko-akitanierazko izen berriak aurkitu dituztela, oraindik argitaratu ez direnak.
Erreferentziak
- Villar Pérez, Luis. (2005). Toponimia de origen vegetal en el Alto Aragón. Nombres colectivos de árboles y su significado ecológico. ISSN 0214-7602. (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).