Arthur Mitchell (dantzaria)
Arthur Mitchell (New York, AEB, 1934ko martxoaren 27a – ibidem, 2018ko irailaren 19a) estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa izan zen. Dantzari afroamerikarrez eratutako ballet klasikoko lehen konpainia handiaren sortzailea da.
Arthur Mitchell (dantzaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Harlem, 1934ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Manhattan, 2018ko irailaren 19a (84 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of American Ballet (en) High School of Performing Arts (en) Fiorello H. LaGuardia High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa eta ballet dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Dance Theatre of Harlem (en) |
|
Biografia
Dantza-ikasketak egin zituen New Yorkeko High School of Performing Arts eta School of American Ballet eskoletan. 1956an, George Balanchine koreografoaren New York City Balleten hasi zen lanean, eta beretzat bereziki prestatutako paper asko jokatu zituen, hala nola Puckena "Udako gau bateko ametsa" obran (1962).
1968an, bere bizitzako proiektua hasi zuen: Harlemgo Dance Theatre konpainia, baztertutako gazteak prestatzera bideratutako dantza klasikoko taldea. Karel Shook ballet-irakaslearekin batera, DTH izenaz ezagutzen den eskola eta konpainia sortu zuen. Konpainiaren errepertorioan, Balanchineren lanak ez ezik, XX. mendearen hasierako maisuen obrak eta egungo koreografo onenenak ere sartu ziren. 1995ean, Estatu Batuetako Arteen Domina eman zioten, dantzaren alde egindako lanaren sarigarri.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Mitchell (dantzaria) |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.