Arthur Adamov
Arthur Adamov (Kislovodsk, Errusiar Inperioa, 1908ko abuztuaren 23a - Paris, 1970eko martxoaren 15a) armeniar jatorriko frantses antzerkigilea izan zen. Surrealista, absurduaren antzerkiaren bultzatzailea eta Bertold Brechten jarraitzailea izan zen, eta azkeneko urteetan satira nagusitu zen haren antzerkian[1].
Arthur Adamov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kislovodsk, 1908ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Paris, 1970eko martxoaren 15a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien d'Ivry (en) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jacqueline Autrusseau (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Lakanal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera armeniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, prosalaria, itzultzailea, aktorea eta radio playwright (en) |
Bizitza
Arthur Kislovodsken, Errusiar Inperioan, jaio zen armeniar jatorriko famili aberats batean, baina 1917ko Urriko Iraultzaren ondorioz dirurik gabe geratu zena. Frantsesa izan zen bere lehendabiziko hizkuntza hala irakatsi ziotelako, eta 1924an Parisera joan zen bizitzera.
Parisen surrealismoari lotutako pertsonak ezagutu zituen eta Discontinuité izeneko egunkari surrealista argitaratu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, antzerkia idazten hasi zen. Haren lehenengo antzerki lana La Parodie (1947) izan zen, Bertolt Brecht antzerkigile eta poetaren eragina nabari zuena.
1970ean bere buruaz beste egin zuen.
Lanak
- L'Aveu (1946)
- La Parodie (1947)
- Invasion (1949)
- La Grande et la petite manœuvre (1950)
- Tous contre tous (1952)
- Le Professeur Taranne (1953)
- Le Ping Pong (1955)
- Paolo Paoli (1956)
- La Politique des restes (1962)
- La Sainte Europe (1965)
- M. le Modéré (1967)
- Off Limits (1968)
- Je... Ils... (1969)
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.