Arthae

Arthae, Euskal mitologiako jainkosa bat izan zen; Akitania erromatarrraren garaian Pirineo aldean bereganako gurtza zabalduta egon zen.

Hartz baten marrazkia
Artea Gasteizko mendietan
Artea Gasteizko mendietan

Ez dugu bere ezaugarriak ezagutzen, baina antza hartzaren jainkosa zen Arthae. Gogoratu Alpetako hartzen jainkosa Artio deitzen zela. Beste aditu batzuen ustetan ordea, Arthaek "arte"rekin zer ikusirik izan dezake. Jakina, zuhaitzei gurtza oso hedatuta egon zen Euskal Herri zaharrean. Horren lekuko beste zenbait jainko-jainkosa akitaniarren izenak, zuhaitzei lotuta, esate baterako Arixo edo Arixon.

Sakontzeko, irakurri: «Hartza mitologian»

Etimologia

Ikerlari gehienak bat datoz Arhae hartzarekin lotzerakoan.

Interesgarriak dira Vahan Sarkisian hizkuntzalari armeniar euskalzalearen hausnarketak honen inguruan. Ikerlari askorentzat, "Hartza" hitza hizkuntz indoeuroparren mailegua da euskaran. Hizkuntz Zeltarena seguraski. Hala ere Vahan Sarkisianek azpimarratzen du halako hitzen mailegua oso arraroa dela hizkuntzen artean, eta berak gogora ekartzen du "Arch" hitzak armenieraz ere, hartza esan nahi duela, eta Arshak hartza txikia. Euskararen hartzako (Hartza kumea, Arzak deitura) parekoa.

Inskripzioak

Antistius Syntrophus libertoak Artahe jainkoari eskaini inskripzioa, Saint-Pé-d'Ardet herrian aurkitua, Garona Garaian.

"Artah- / e, Antist(ius) / Syntr(o)- / phus / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)".

Itzulpena: Artahe-ri Antistius Syntrophus-ek gogo onez (eskaintzen dioa aldare hau) bere botoa betez.

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.