Artemisaren tenplua (Gerasa)

Artemisaren tenplua Jordaniako Gerasa hirian dagoen tenplu erromatarra da. Tenplua santutegiko bi terrazetatik garaienaren erdian eraiki zen, antzinako hiriaren erdian. Tenplua, antzinako Gerasa (Jerax) eta Erromatar Ekialde osoan geratzen zen monumenturik aipagarrienetako bat da.

Artikulu hau Jordaniako tenpluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artemisa (argipena)».

Artemisaren tenplua (Gerasa)
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanJerax Gobernazioa
HiriaJerax
Koordenatuak32°16′54″N 35°53′28″E
Map
IzenaArtemisa

    Kokalekua

    Gaur eguneko ikuspegiarekin Artemisaren tenplua erdialdean dago, errepide nagusiaren edo cardo maximusaren ondoan. Hasiera batean, ordea, Zeusen santutegia zen erdialdean zegoena, eta, berriagoa den Artemisen santutegia erdigunetik kanpo edo hiritik kanpo zegoen. Hiria iparraldera zabaltzearekin batera Artemisaren santutegiaren lekua erdigune bihurtu zen[1].

    Deskribapena


    Tenplu gunera kardoaren ekialdean zegoen propileo eraikin landu batetik eta kalearen mendebaldean zegoen propileo-eskailera gune  batetik sar zitekeen. Lehenik, sarrera zegoen, eta handik beste eskailera handi bat eta beste propileo bat  zeharkatuz, tenpluko sarrera bera zegoen. Sarrera  hori zutabez inguratuta zegoen, eta periptero hexastiloa zeukan erdiko podiumean. Tenpluaren aurrean aldare bat zegoen. Antzoki bat eraiki zen Artemisen santutegitik gertu, bigarren mendearen bigarren erdian hau ere[1].

    Cella inguruko arkupea hamaikako sei zutabetan diseinatua zegoen, horietatik pronaoseko hamaika zutabe baino ez daudelarik, 13 eta 20 m garai. Korintoar kapitelak oso ondo kontserbaturik daude eta Hygeinosen sinadura daramate, zutabeen oinarri, ganga eta kapitelak zaintzeaz arduratzen zen kontratistarena. Arkupea eta cella podium baten gainean daude, korridore batek inguraturiko ganga paraleloz osaturiko sistema batez eraikiak, biak ere cellatik eskailera banatatik eskuragarriak. Beste bi eskailerak tenpluko teilatura daramate, ziurrenik gurtzaileek erritualak egiteko erabiltzen duten terraza laua.

    Cellaren barrualdea marmol polikromatuz estalita zegoen, hormetako zuloek eta zoruko verde antico harlauz zatiek frogatzen zuten bezala. Atzealdean, thalamosa dago, jainkosaren estatua hartzen duen nitxo arkudun bat.

    Tenpluko eskaileren aurrean, 18 m-ra, aldarearen oinarri moldatua identifikatu da, terrazaren okupazio bizantziarrak eta islamiar goiztiarrak utzitako egituren azpian. Aldareak 12 metroko plano karratua du eta tenpluaren erdiko ardatzetik iparraldera eraiki zen. Geroagoko, eraikinetan berrerabilitako spolia urrietatik dorre itxurako egitura gisa berreraiki zen, oinarri arrunta eta goiko erdian zutabe erdiak dituena.

    Historia

    Artemisa hiriaren jainkosa babeslea eta greziarrak iritsi aurretik gurtzen zen jainkosa lokal baten interpretazio helenistikoa da. Artemisaren santutegi zaharrago baten frogak daude, inskripzio gutxi batzuetatik. Santutegi berri baten eraikuntza Bar Kokhbaren matxinadaren ondoren hasi zen (136. urtea); Santutegi handia I. mendearen bigarren erdian eraikia izango zen, baina hurrengo mendean amaitua. Honen lekukotasuna inskripzioek eta apainketa arkitektonikoek ematen dute. Artemisaren tenplua eta propileoa 150. urtean amaitu zen Antonino Pio enperadorearen agintaldian[2].

    IV. mendearen amaieran, kultu paganoak debekatu egin zituzten enperadoreen ediktuek. Artemisaren tenpluko cellaren marmolezko estaldurak erabat hondatuta zeuden, eta atearen erlaitza desmuntatua eta atezango soilez ordeztua. Cella mosaiko polikromatu batez zolatua zegoen.

    VI. mendean, cellaren teilatua eraitsi egin zen eta eraikin guztia egoitza pribatu bihurtu, santutegiaren goiko terrazan zegoen auzo artisau zabal baten erdian.

    Tenpluaren egiturek 749ko lurrikara jasan zuten.

    IX. mendearen hasieran etxea arian-arian utzia izan zen eta cella hareazko depositu bihurtu eta zaborrez estalia.

    Beste lurrikara batek, XII. eta XIII. mendeen artean, tenpluaren hormen goiko erdia eraitsia izan zen, eta erorketak eremu osoa bete zuen. Hala ere, podiumeko gangak kanpotik eskuragarri geratu ziren eta gaur egun arte artzainek, katagorriek eta altxor ehiztariek bisitatzen jarraitu zuten. Ez dago frogarik Artemisen tenplua Tiroko Williamek 1122an aipatutako arabiarrek okupatutako gotorlekua izan zitekeenik.

    Errerefentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.