Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia (ingelesez: American Academy of Arts and Sciences, AAAS) Ameriketako Estatu Batuetako ohorezko erakundea da; esaten da akademiako kidea izatea ia Nobel Saria jasotzearen parekoa dela. Haren helburu nagusiak irakaskuntza eta ezaguera zabaltzea da.
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AAAS |
Mota | elkarte zientifikoa, argitaletxea eta argitaratzaile akademikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | American Council of Learned Societies (en) , Consortium of Social Science Associations (en) , National Humanities Alliance (en) eta Committee on Publication Ethics (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 19.534.769 $ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1780ko maiatzaren 4a |
webgune ofiziala |
Historia
Akademia 1780an, Bostonen, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra bitartean sortu zen. Sortzaile nagusiak James Bowdoin, John Adams eta John Hancock izan ziren. Haiekin batera beste 58 komunitate txikien buruek hartu zuten parte, tartan Robert Treat Paine. Helburua arteak eta zientziak lantzea zen horrela jende askearen ohorea, duintasuna eta zoriontasuna handitzeko. Poliki-poliki izen handiko pertsonalitateak proiektura hurbildu ziren: Benjamin Franklin, George Washington, Thomas Jefferson eta Alexander Hamilton.
2001ko zifren arabera, Akademiak 3.700 partaide zituen; horietatik 600 ohorezko partaideak dira eta artean horietako 150 Nobel Saria eta 50 Pulitzer saria jasotakoak ziren.[1]
Akademian sartu zen lehendabiziko emakumea Maria Mitchell astronomoa izan zen, 1848an.[2]
Gaur egun erakundeak Cambridgen du egoitza. 4.000 partaide ditu eta horietatik 600 ohorezkoak dira.
Aktibitateak
Akademiak hitzaldiak antolatzen ditu, ikerketa proiektuak bultzatzen ditu eta hiru hilabetero aldizkari bat plazaratzen du: Dædalus. Hitzaldiak eta batzarrak Cambridgen egiten dituzte baina baita unibertsitate desberdinetan: Chicagoko Unibertsitatean eta Kaliforniako Irvine Unibertsitatean bereziki.
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20170317235256/https://www.amacad.org/content/events/events.aspx?d=724&t=4&s=0%7Ct%C3%ADtulo=National Induction Ceremony - American Academy of Arts & Sciences
- https://www.aps.org/publications/apsnews/200610/history.cfm%7Ctítulo=This%5B%5D Month in Physics History: Maria Mitchell Discovers a Comet