Arte galeria

Arte galeria edo arte museoa arte erakusteko prestatuta izan den espazioa da. Gehien batean ikus-arteak dira nagusi espazio horietan, batez ere margolaritza eta eskultura. Zentzu horretan museoekin antz handia dute. Kontzeptu berean arte-lanak saltzeko eta erosteko edo promozionatzeko komertzio-lekuak sartzen dira ere bai. Galeria horietan erakusketa aldatzen doa; horien gestioak galerismo izena du. Museo askotan ere arte galeriak antolatzen dira aldirako erakusketak aldatuz baina zentzu ekonomiko hori gabe.

Willem van Haecht margolariaren Cornelisen Galeria, 1628

Erakusketak bakarkoak ala kolektiboak izan daitezke.

Etimologikoki, "galeria" hitza italieratik dator. Lehendabizikoenetariko bat Florentziako Galleria degli Uffizi izan zen. Galeria horretan Médici familiaren margolan bilduma kokatu zen 1560an. Antzeko jatorria du Galleria Borghesek, Erroman. Londresen, aldiz, National Gallery (1824) eta Tate Gallery (1897) sortu ziren. New Yorken National Gallery of Art 1937an ireki zen.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.