Arte Garaikideko museoa (Madril)
Arte Garaikideko Museoa (gaztelaniaz: Museo de Arte Contemporáneo), lehen Arte Garaikidearen Udal Museoa deitua, Espainiako hiriburuko Centro barrutian dago, Conde Duque kalean. Pedro de Ribera arkitektoak estilo barrokoan eraikitako Conde-Duque kuartelaren eraikineko instalazioetan dago. Museoa, 2001eko azaroan inauguratua, itxita egon zen 2010etik 2015eko otsailaren 3ra arte; berriro irekitzearekin batera bi areto berri ireki ziren.
Arte Garaikideko museoa (Madril) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Arte galeria |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Jabea | Madrilgo Udala |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Bilduma iraunkorra
Museoaren bilduma iraunkorra pinturak eta obra grafikoak osatzen dute batez ere, nahiz eta eskultura, argazkia eta marrazkia ere irudikatuta dauden. Bilduma iraunkorra kronologikoki erakusten da eta honako kategoria hauetan banatzen da:
- Abangoardiak historikoak
- Sortzaile berriak
- Errealismoak
- 80. urtetako abstrakzioa
- Caneja Legatua
- Abstrakzioaren maisuak
- Madrilgo Eskola
2015eko otsailaren 3an, "Museo eramangarria" izeneko bi areto ireki ziren jendearentzat: "Ramón Gómez de la Sernaren bulegoa. Bildumaren ordena".
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Condeduque Kultura Garaikidearen Zentroa.
- (Gaztelaniaz):Museoa Madrilgo Udalaren webgunean.