Artatza jauregia
Artatza jauregia Leioako Artatza auzoan dagoen jauregia da. 1914. urtean diseinatu zuen Manuel María Smith arkitekto bizkaitarrak Victor Txabarri Anduiza industrialarentzat. Eraikina Ana erregina estilo ingelesean diseinatua dago eta aditu askoren ustetan Smithen eraikinik onenen artean dago.
- Artikulu hau Leioako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artatza».
Artatza jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Leioa |
Koordenatuak | 43°19′48″N 3°00′03″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1914 |
Inaugurazioa | 1918ko iraila |
Jabea | Victor Txabarri Anduiza Eusko Jaurlaritza |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Manuel María Smith |
Estiloa | Queen Anne style architecture (en) |
Eraikina hainbat zatitan banatuta dago, alde nagusia, zerbitzarien eremua, gonbidatuentzako eremua, umeentzako gunea eta kapera. Jauregi nagusiaren inguruan bestelako egiturak altxatu ziren, tenis-pistak eta croquet zelaia zeuden tokian. 1989an Eusko Jaurlaritzak eraikina erosi eta gaur egun jauregi inguruko lorategiak publikoak dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.