Artamendia

Artamendia[1][lower-alpha 1] (Done Jakue ere deitua)[lower-alpha 2] Oibar ibarreko Oibar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Artamendia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaOibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaArtamendia
Posta kodea31460
Herritarraartamenditar
Geografia
Koordenatuak42°36′59″N 1°22′27″W
Garaiera649 metro
Distantzia45,5 km (Iruñetik)
Demografia

XV. mendean baino lehen jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Oibarreko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak artamenditarrak ziren.

Izena

Artamendia izen modernoa da, Euskaltzaindiak aukeratu duena. Aurretik, herriak izen hauek jaso zituen, guztiak nafar erromantzez:

  • Santiago de Aibar
  • San Jaime de Aibar
  • San Jaime del Monte

Ikus daitekeenez, guztiek aipatzen dute Done Jakue, herriaren patroia, hizkuntza horretan hainbat izen jasotzen dituena. Ondoren, izen bera duten beste herri batzuetatik bereizteko, "de Aibar" gehitu zitzaien, Oibar inguruan zuten kokapenari erreferentzia eginez, edo "del Monte", mendialde batean zuten egoerari erreferentzia eginez. Hain zuzen ere, oinarri horren gainean agertzen da Artamendia toponimoa ("mendien artean"). Herri arrunt bat izan balitz, bere izena Aro Modernoan Artamendia izango zen.

Toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Santiago de Albar (1125)
  • San Jaume d'Ayvar (1234)
  • San Jaume in Mons (1250)
  • Carasol del Caracierzo de Arttamendia (1731)
  • La Termedia (1981)
  • Artamendia (1994)
  • Artamendia (2019)

Historia

Hemen antzinako monasterio bat zegoen, X. mendearen amaieran hondatua Ramiro I.a Aragoikoak 1039an San Juan de la Peñari eman zion, eta bere abadeak 1056n Aezkoako ibarretik zetozen birpopulatzaileei eskaini zien. Ez dago jakiterik XI. mendetik aurrera biziguneak aurrera egin zuela. Eliza edo ermita XVI. mendera arte iraun zuen.

Oharrak

  1. /aɾtamenð̞í.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban
  2. /donéjakù.e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa laugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Artamendia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.