Artadi onddo belzkor

Artadi onddo belzkorra (Leccinum lepidum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri nahiko ona. Oso ohikoa da Mediterraneoko klima duten Euskal Herriko artadietan.

Artadi onddo belzkorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinellum
Espeziea Leccinellum lepidum
A. Bresinsky & M. Binder
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 (15) cm arteko diametrokoa; lehenik esferikoa, gero ganbila; kolorea laranja-horitik oliba-marroira doa, ertz argiagoarekin, horixka kolorekoa. Azala likatsu samarra edo labaina eguraldi hezean. Ez da pitzatzen.

Tutuak: Itsatsiak, luzangak, horiak, ez dira zikintzen igurtziz, ezta airearekin kontaktuan ere.

Poroak: Txikiak eta biribilak, kolore hori bizikoak gaztetan, okre-olibara biratuz zahartzean.

Hanka: 8 – 15 x 1,5 – 5 cm-koa, lodia, oinarrirantz lodituta eta amaiera arbi-formakoa, hori kolorekoa, kolore bereko pikortak eta lazguneak estaltzen dute.

Haragia: Zurixka edo horixka, lehenik trinkoa, gero biguna, zapore atseginekoa eta usain ahulekoa, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen, baina tonalitate gris-morea hartzen du oinaren goialdean.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Lepidus epitetoa ere latinetik dator, eta xelebrea, jatorra, esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

Jangarri nahiko ona.[3]

Nahasketa arriskua

Leccinum nigrescens espeziarekin. Desberdintasun nabarmenak hauek dira: Leccinum lepidum espeziean, habitat desberdina, pitzatzen ez den azala, airearekin kontaktuan funtsean haragia kolorez aldatzen ez dena.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean berandu agertzen da eta batzuetan udaberrian aurkitzen da. Gutxi ezagutzen den onddo hau arteetan ateratzen da (Quercus ilex). Oso ohikoa da urritik urte amaierara Nafarroako eta Arabako artadietan.[5]

Banaketa eremua

Oso hedatua dago eskualde Mediterraneoan.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 85 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 172 or. ISBN ISBN. 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 607 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.