Art Brut

Art Brut 1945an Jean Dubuffet margolariak asmatutako arte kontzeptua da, artearen mundutik at zeuden pertsona batzuk sortzen zituzten artelanak deskribatzeko. Artelanak sormen independente eta kutsatu gabekoaren emaitza ziren bere ustez, ez zuten ezarritako ereduen jarraipenik egiten. Arte honi beraz Art Brut (euskaraz Arte Zakarra edo Gordina) deitzea pentsatu zuen.[1]

Adolf Wölfli artistaren Irren-Anstalt Band-Hain, 1910.

Dubuffet-en ustez denok dugu sormenerako potentziala barnean, baina gizarte-arauek gehienetan ezabatu egiten dute. Gizartetik kanpo dauden pertsonek ordea (ospitale psikiatrikoetako gaixoek, autodidaktek, pertsona bakartiek, moldakaitzek) sormen gordinerako ahalmena dute.[2] Horregatik, pertsona hauen artelanak aztertu eta ikasi zituen, batez ere eskizofrenia zuten gaixoen artelanak bilduz eta erakusketak antolatuz. 1948an André Breton, Michel Tapié eta beste batzuekin batera "Compagnie d'Art Brut" taldea sortu zuen.

Art Brut mugimenduak XX. mendearen bukaerako Primitibismoaren iturri izan zen, modernitatea arbuiatuz gizakiaren sormenerako grina naturala bultzatzen zuen mugimendua.

Artistak

Art bruten margolariak

Artista marginal ospetsuak

August Natterer, Weltachse mit Haase, 1919.
  • Nek Chand (n. 1924)
  • Ferdinand Cheval (1836-1924)
  • Armando Reverón (1889-1954)
  • Henry Darger (1892-1973)
  • Justo Gallego Martínez (1925-2021)
  • Madge Gill (1882-1961)
  • James Hampton (1909-1964)
  • Alexandre Lobanov (1924-2003)
  • Paul Salvador Oroverde (1960)
  • Martín Ramírez (1895-1963)
  • Achilles Rizzoli (1896-1981)
  • Eugenio Santoro (1920-2006)
  • Miroslav Tichý (1926-2011)
  • Fernando Oreste Nannetti (1927-1994)
  • Adolf Wölfli (1864-1930)
  • Markus Meurer (1959)
  • Josep Pujiula (1937-2016)
  • Judith Scott (1943-2005)
  • Carlos Salazar Gutiérrez (Salaguti)
  • Maurizio Nazzaretto

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.