Arshile Gorky
Arshile Gorky, Vostanik Manoug Adoian jaioa (armenieraz: Ոստանիկ Մանուկ Ատոյեան; Khorgom, 1904ko apirilaren 15a - Sherman, Connecticut, 1948ko uztailaren 21a) armeniar-estatubatuar margolaria izan zen. Espresionismo abstraktuan funtsezko eragina izan zuen. Mark Rothko, Jackson Pollock eta Willem de Kooningekin batera, XX. mendeko margolari estatubatuar boteretsuenetako bat izan zen. Bere margolaritzak armeniar genozidioak eragindako sufrimendua eta galera islatzen ditu.
Arshile Gorky | |
---|---|
(1936) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ոստանիկ Մանուկ Ատոյեան |
Jaiotza | Dilkaya eta Van, 1904ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Otomandar Inperioa Ameriketako Estatu Batuak Armeniako Errepublika Demokratikoa |
Bizilekua | Erevan Tbilisi |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Sherman (Connecticut), 1948ko uztailaren 21a (44 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marny George (en) Agnes Magruder (en) (1941 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | National Academy of Design (en) Grand Central School of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa armeniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta eskultorea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Roxbury (Connecticut) Sherman (Connecticut) Boston eta New York |
Kidetza | The 8th Street Club (en) |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua action paintinga Arte modernoa |
Genero artistikoa | erretratua arte abstraktua Autorretratua izadi hila erretratua |
1915ean errusiarrek kontrolatutako lurraldera ihes egin zuen armeniar genozidioan zehar eta 1920an Estatu Batuetara iritsi zen. Arshile Gorky izena asmatu zuen eta familia noble batekoa zela esan zuen. 1920ko hamarkadan inpresionismoak eragin zion eta postinpresionismora pasa zen. 1927tik 1931ra, New Yorkeko Grand Central School of Art-en irakatsi zuen. Kubismoarekin eta surrealismoarekin ere esperimentatu zuen. 1940ko hamarkadan egindako lanak Paul Cézanne eta Pablo Picassoren eragina izan zuen eta azkenean bere estilo propioa aurkitu zuen.
Gaixotasunak eta istripuak jota, Gorkyk bere buruaz beste egin zuen 1948ko uztailaren 21ean.
Iruditegia
- The Artist and His Mother (ca. 1926–1936), Whitney Museum of American Art, New York
- Gorky 2020ko Armeniako zigilu batean, Untitled (1944), Abstraction (1936), Landscape-Table (1945) and Untitled (1941) lanekin