Ars amatoria
Ars amatoria ("Maita-bidea" euskaraz) Publio Ovidio (Sulmona, K.a. 43-Tomis, Eszitia Txikia 17 edo 18an) poeta erromatarrak K. o. 1. urte inguruan ezagutzera eman zuen erotismoari buruzko lan ospetsua da. Liburua hiru liburuki edo kantutan plazaratua izan zen. Testuaren gai nagusia maitasun harremanen inguruko aholkuak ematea da: non aurkitu emakumeak, nola lortu haien faborea, nola gorde birizik maitasuna, behin galduez gero nola berreskuratu, nola sahiestu beste norbaitek kentzea...
Ars amatoria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Publio Ovidio Nason |
Izenburua | Ars amatoria |
Jatorrizko herrialdea | Erromatar Inperioa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza, didaktika eta Elegia |
Hizkuntza | latina |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Argumentu nagusia | Sedukzioa |
Erbestea
K.o. 8. urtean Augusto enperadoreak Ovidio erbestera bidali zuen Itsaso Beltzaren ertzean zegoen Tomis herrira (gaur egun Errumanian), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzea agindu zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuten; adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen familian eskandaluren batean; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria iruditu omen zitzaion Ars Amatoria olerki erotikoa.[1]
Edukia
Nahiz eta asmo didaktikoa duen lana izan edukia eta forma elegia batena da. Horren arabera metroa hexametro izan behar zen baina horren ordez elegia distikoa izan zen. [2]
Lehenengo bi liburukietan poema gizonezkoei zuzenduta dago. Gaiak hauek dira: «Nola eta non lortu emakume baten maitasunaren inguruan» eta «Nola mantendu lortutako maitasunaren inguruan». Lehenengo liburu horiek arrakasta itzela izan zuten eta horrek hirugarren liburukia idaztera bultzatu zion. Hirugarren hori emakumeei eskainita dago: «Gizona erakartzeko emakumeentzako aholkuak». Hirugarren hau ziur asko 2 urtean plazaratu zen.[3]
Euskaraz
Andima Ibinagabeitiak liburuaren bertsioa egin zuen.[4]
Erreferentziak
- https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c04669/eu_o_2108/o2108.html
- Arcaz Pozo, Juan Luis (2000). Arte de amar; Remedios de amor. Madril: Alianza. ISBN 978-84-206-3559-0, 17.or.
- Arcaz Pozo, 42 orrian, 12. oharra.
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ibinagabeitia-idoyaga-andima/ar-75700/be-1/
Kanpo estekak
- (Latinez)(Gaztelaniaz):Liburua latinez eta gaztelaniaz.
- (Frantsesez):Liburua frantsesez.
- (Frantsesez):Entzuteko bertsioa.
- (Euskaraz): zati bat.