Arrotxapea zubia

Arrotxapea zubia edo Larruginen zubia (gaztelaniaz Puente de la Rochapea edo Puente de los Curtidores) Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da.

Arrotxapea zubia
Larruginen zubia
Arrotxapea zubia, Gasaren eskortak eta Arga ibaiaren ikuspegia, Iruñeko harresien gainaldeko Ingurubideko pasealekutik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia eta Iruñea
Koordenatuak42°49′11″N 1°38′55″W
Map
Arkitektura
Gurutzatzen duArga

    Kokalekua

    Arrotxapeako Errotazar kalea, eta Santo Domingoko aldapa eta Larruginen aldaparen artean kokatua dago.

    Arga ibaia zeharkatzen du, Arrotxapea eta Iruñeko Alde Zaharra elkarlotuz, izan ere gaur egun Arrotxapea auzotik zubia zeharkatu eta Iruñeko harresien oinpean dagoen Iruñeko harresietako igogailua hartu ezkero berehala Alde Zaharrera zuzen-zuzenean iristeko aukera dago.

    Aldiz, Iruñeko harresietako igogailua eraiki aurretik hau ezinezkoa zen, Arrotxapea zubia iragan eta Alde Zaharrera iristeko bi aukera besteri ez zeuden: bata, eskuinera jo eta harresiaren behealdetik iragan eta Alde Zaharrera Curtidores aldapan gora igo eta Ate Berritik sartzea zen; bestea, ezkerretara jo eta Ronda pasealekua eta Santo Domingoko aldapatik gora joanez.

    Historia

    Erdi Arokoa zubia da, nahiz eta ondoren egin dizkioten aldaketa guztiek noiz eraiki zuten jakitea eragozten duten. Zubia zabaltzeko eta, hartara, ibilgailuak igarotzeko lanak egin zituzten. Edonola era, badirudi Arrotxapea auzoari lotuta sortu zutela eta XVIII. mendea baino lehenago jada zubia bazegoela egiaztatzen duten dokumentuak badaude. Garai batean, eskulangileek larruazalak zintzilik jartzen zituzten zubi honetan, eta horregatik iruindarrek beste Curtidores zubia izenez ere deitzen hasi zitzaizkion.

    San Ferminak

    San Fermin jaietan, zezenak Gaseko kortetatik zubia hau zeharkatuz Santo Domingoko kortetara eramaten dituzte (Santo Domingoko aldaparen hasieran), handik goizeko 8etan zezenak Iruñeko entzierroan ateratzen direlarik.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.