Arrosta
Arrosta[1] (aragoieraz eta gaztelaniaz: Ruesta) Zaragozako antzinako udalerria da, egun Urriés eta Zigoze artean kokatuta. Jazetania eskualdean eta Esako urtegitik gertu zegoen, Aragon ibaiak zeharkatua.
Arrosta | |
---|---|
herri hustua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Udalerria | Urriés |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′19″N 1°04′33″W |
Demografia |
Historia
Iruñeko erregeek 850. urtetik aurrera ekialderantz zabaldu zituzten bere lurraldeak eta gaztelua eraiki zuten konkistaturiko eskualdea babesteko. Jada 905ean eta 925ean tenenteak zituen Esa eta Urriés babesteko.
Almanzorrek 996an edo 999an eraitsi eta, 1016 eta 1018 artean, Antso III.a Nagusiak berreraiki zuen. 1056an Antso IV.ak Remiri I.a Aragoikoari Arrosta eman zion eta, harrezkero, aragoiarren eskuetan gelditu zen. 1294an juduak gaztelua eta labea administratzen zituzten. 1381ean Petri IV.a Aragoikoak Pedro Jordán de Urriési gaztelua saldu zion.
1960ko hamarkadan udal-barruti gehiena (Escó eta Tiermaskoekin batera) desjabetu zuten Esako urtegia eraikitzeko.
Ebroko Ur Konfederazioak Lanaren Konfederazio Nagusiari erabilpena eman zion herria berreskuratzeko asmotan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |