Arrosa Irrati Sarea
Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 21 irrati biltzen dituen federazioa da. Askotariko irratiak biltzen dira: irrati libreak, udal irratiak, eskualde mailakoak eta irrati nazionalak.
Arrosa Irrati Sarea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | komunikabidea |
Herrialdea | Ipar Euskal Herria |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
Historia
Herria Mugi! ekimenak, Joxemi Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba). Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irrati batzuk bat deitu ziren helburu zehatz batekin: irratien arteko elkarlana areagotu, eta euren baliabideei probetxu hobea ateratzeko ezer egin ote zitekeen hausnartzea.
Euskal Herria Zuzenean festibalean egin zen sortze bilera, Arrosa herrian, eta bertatik datorkio izena sareari[1]. Hogeigarren urteurrenean, dokumental bat egingo zutela iragarri zuten.[2]
Irrati partaideak
- 97 Irratia
- Aiaraldea irratia
- Antxeta Irratia
- Arraio Irratia
- Ataria Irratia
- Bilbo Hiria Irratia
- Eguzki Irratia
- Esan erran Irratia
- Gure Irratia
- Hala Bedi
- Info7
- Irati Irratia
- Irulegiko irratia
- KKinzona Irratia
- Kontrako Eztarrixe
- Laixiar Irratia
- Oiartzun Irratia
- Radiokultura Irratia
- Radixu Irratia
- Txapa irratia
- Uhinak Irratia
- Xiberoko Botza
- Xorroxin Irratia
- Zintzilik Irratia
Erreferentziak
- Arrosa aurkezpena. CC-BY-SA lizentzia.
- Kafea, Bigarren. (2021-06-27). «20 urte bete ditu Arrosa Irrati Sareak» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).