Arrolako Harria
Arrolako Harria Nafarroa Behereko mendia da, Baigorri, Banka eta Anhauze artean kokaturik dagoena. Adartza mendilerroko gailurretan hirugarren altuena da, 1066 metroko garaierarekin.
Arrolako Harria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.066 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°07′19″N 1°19′51″W |
Mendikatea | Adartzako mendilerroa |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Baigorri/Banka |
Mendikat | Mendikat |
Abiapuntuak
Baigorritik, GR-10a hartu behar da, Ahartza leporantz, ezkerretara Oilarandoi mendia utziz, honen gainean kapera bat dagoelarik. Bide bat lepora iristen da eta Munhogainen tontorra inguratuz jarraitzen du, eskuinetara, Leizartze lepora iritsiz. Urdantzia lepoko bidea, Ahartza lepoan geratu da. Leizartze lepoan, bidea ezkerretik utzi eta pixka bat lepora bertara jaitsi behar da. Aurrean, Urdiako Harria dago. Igo egin behar da, azken mendi hau eskumatara utziz, tontorrean, Urdantzia lepotik datorren bide batetara iristeko. Bide hori jarraitu behar da, Urdiako Harria eskumatara utziz. Honela Urdiako lepora iristen da. Arrolako Harria aurrean geratzen da, begien bistan. Bertara, bidetik hurbildu behar da, gain baten tontorrera iritsiz, gailurrean bertan. Toki honetan, bidea jaitsi egiten da, Adartza mendiaren tontorra Bankarantz inguratuz. Utzi egin behar da, aurrera zuzenean harkaitzera jarraitzeko. Adartza jarraitzea oso erraza da, nahikoa baita mendiaren iparraldeko aurpegi belartsu eta maldatsura lotzen duen muino belartsua jarraitzea.
Bankan, bide maldatsu bat, haranetik gora igarotzen da, mendiaren aurpegi honetan aurkitzen diren baserriak elkartuz. Bereziki, Adartzaren mendebaldeko ertzean kokatu beharra dago, Mintxondo deitua. Ertz honen iparraldeko aurpegitik igarotzen da Urdiako lepora daraman bidea, Urdiako Harria eta Arrolako Harriaren artean. Eskuinetik, azken honen tontorrera iristen da.
Historia
1793ko ekainaren 3an, espainiar gudaroste batek bertako frantses posizioari eraso egin zion, baina Euskal Ehiztariek tinko aurre egin zieten, Konbentzioaren Gerran kokatuta.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |